"Ospakizunaren hurrengo egunean Suruç nazioarteko komunikabideetan lerroburu nagusi bilakatu zen"

Aurten aurreneko brigadak antolatu ditugu Kurdistanera eta berez dagoeneko gatazka egoera oso agerikoa bada ere, uztaila bereziki nahasia izan da bertan. 32 militante internazionalisten erailketa, atxiloketa sistematikoak....  gaur dagoeneko Euskal Herrian ditugu eta pixkanaka bertan bizi, ikusi eta ikasitakoa azalduko digute ondorengo egunetan kronika bidez.

Behean irakurgai lehen kronika eta entzungai gaur goizean Irati Tobar eta Ane Belategi brigadako kideak info7 irratian izan dira solasaldian beraien esperientzia azaltzen.

Hasierako egunetan brigada Amed-Diyabarkirren (Turkiako Estatuaren menpe dagoen İpar Kurdıstango hiriburua) kokatu zen brigada. Bertan elkarte ezberdinekın biltzeko parada izan genuen. Besteak beste, KJA (Free woman congress) (1), Rojava associatıon (2), Peace mothers (3) eta ehungintza esparruko emakumeen kooperatiba bat (4).

Gasteizko jaietan ere Herriak libre!

Gasteizko jaietan burgiltzera goaz berehala eta ohi bezala, jaia eta borroka uztartua abuztuaren 9an gazte karpan, #HerriakLibre aldarriak bere txokoa izango du.

Herriak Libre Aritz, Unai, David, Gabi eta  Walter militante internazionalista eta Askapena, Askapeña konpartsa, Herriak Aske eta Elkar Truke elkarteen aurkako epaiketaren aurrean, erantzun zabal eta herritar bat emateko abiatu den dinamika da. Ez dugu onartzen euskal herritar zein herriaren aurkako eraso berri hau, Espainiar Estatua ez dalako nor inor epaitzeko!  Horregatik, Espainiar Estatu inperialistari herri epaiketa egiteko deia luzatu zuten uztailaren 4ean egindako agerraldian, auziperatu, militante internazionalista, eskubide zibil eta politikoen aldeko aktibista, herri mugimenduko kide eta borrokalariek. 

"Esperientzia ikaragarria izan da Galizako errealitatea ulertzea eta ezagutzea"

Amaitu da Galiziako brigada, dagoeneko Euskal Herrian dira brigadistak. Eta motza izan bada ere, edukiz zinez aberatsa izan dela ezin uka, "esperientzia ikaragarria izan da Galizako errealitatea ulertzea eta ezagutzea" azaldu digute bigarren eta azken kronika honetan. Irakurri zuk zeuk!

Sementeko kideekin batu ostean (1. kronika) eguna bukatzeko zentro sozial batean Que Voltem para a casa kolektiboa ezagutu genuen. Kolektibo hori Preso politiko galegoen familiar eta lagunez osatua da. Galizan, gaur egun 5 preso politiko dira (bat askatua izan zen Aberri Egunaren bezperan) eta Euskal preso politikoek bezala, dispertsioa pairatzen dute.

Jardunaldi internazionalistak Berriozarren

Internazionalismoa izango dute mintzagai datozen asteetan Berriozarren. Gazte Asanbladak eta Askapenak hitzaldi eta ekimen ezberdinak antolatu dituzte honetarako. Batetik, uztailaren 29an, Donbassen egondako kazetari baten hitzak entzuteko aukera eskainiko dute. Abuztuaren 3an Kurdistanen inguruko hitzaldia emango dute eta abuztuaren 12an Sahararen ingurukoa.

Orriak