Hebronetik, okupazioaren nondik norakoak azalduz datoz brigadistak oraingoan

Bideo kronika berri bat bidali diguten Palestinara joandako brigadistek, oraingoan Hebroneko egoeraren gaineko argazki gogorra azaltzen digute. Aurreko bideo kronikan Aida errefuxiatu gunea, bere sorrera eta eguneroko bizi baldintza zein errepresioa izan zuten mintzagai.

Eta bestetik, jarraian @BRIGADAPALESTI1 bidez zabaldutako argazki eta mezuak batu ditugu.

 

"BriCOak izan gara Banavil izeneko komunitate bateko familia desplazatu batekin"

Aurtengo brigada helmuga berrien artean Mexiko aurkitzen da. Abuztuarekin batera heldu ziren brigadak hara eta gaurko egunez, lehen kronika dugu esku artean, zinez mamitsua eta interesgarria. Ba al dakizue zer diren BriCOak? Bada kronika irakurri beharko duzue brigadistek zein paper bete duten jakiteko! 

Uztailaren 26an Cancunera irisi eta ordutegi berrira egokiturik hiru egunen ostean San Cristobal de las Casasera (Txiapas) iritsi ginen. JUNAXen ( http://junax.org.mx/ ) hartu genuen ostatu eta bertako jendea ezagutzen joan ginen pixkanaka pixkanaka. Familia txiki baten modukoa da bertako pertsonen arteko giroa, lan kolektiboan oinarritzen da bertako bizimodua.

JUNAXen sorrera, Mexikoko geratakari garrantzitsu baten itzalpean eman zen. 1994ko EZLNren altxamenduaren ostean Mexiko estatuko leku desberdinetatik etorritako lau gazte Txiapaseko herri indigenetara hurbildu ziren, beraien karabana eta kanpamentuetan parte hartuz.

Venezuelako brigada topera!

Venezuelako brigada ere martxan da. Abuztuarekin batera heldu ziren eta Coordinadora Simon Bolibarren harrera beroa egin zieten pankarta eta guzti. Lehen egunetan Caracasen izan dira eta hamaika txoko eta ekimen ezagutzeko aukera izan dute: Cuartel de la Montañan izan ziren, Chavez Komandantearen hilobian, “Al son del 23” irratian parte hartzeko aukera izan zuten eta "23 de enero" auzo historikoa ezagutzeaz gain, Euskal Herriaren egoeraren gaineko hitzaldi ba emateko aukera ere izan zuten.

Venezuelako brigadako kideak sarean ari zaizkigu beraien urratsen berri ematen, hemen jarraitu ditzakezue: @brig_venez_15 . Guk hemen orain arte azaldutako batu dugu eta adi-adi jarraituko ditugu hurrengo urratsak ere.

Argentinako brigada martxan da!

Argentina eta Uruguayko brigada ere abian da, eta lehen egunetik bertako borroka eta ekimenetan parte aktibo izaten ari direla azaldu digute.  Lehen egunean esaterako CTA sindikatuaren barruan dagoen ATE (Asociacion de Trabajadores del Estado) ren mobilizazio sindikal batean parte hartu zuten.

Atzoko egunez, diktadura garaiko atxilotze, tortura eta hilketak burutu ziren Virrey Cevallos izeneko zentroan egon ziren. 2003an "deskubritu " zen zentro hau Aire armadaren inteligentzi zerbitzuak erabili zuela. Ildo horretatik jarraiki memori historikoaren aldarripean burutako ekimen batean parte hartu zutela ere azaldu digute.

Orriak