Submitted by admin on Or, 2014/11/28 - 18:04
Ohartu gabe urte bete pasa duk, pasa baina, apenas pasatzen duk ezer tartean ezer gertatu gabe behintzat eta ahaztu berriz, are gutxiago egin beharko genikek, gure borroka ere ahanzturaren aurkakoa baituk. Badakik alienazio mekanismo desberdinen gainetik, marrazten diguten mundu honen atzean, zapaldu eta zapaltzaileen arteko borroka etengabean bizi diagu militantzia. Eta begi kritikoz irakurtzen ditiagu berriak, bihotz internazionalista batez maitatu edo gorrotatu herriak eta gobernuak eta ezker ukabilaz zutik beti edo ahal denean gutxienez. Halaxe duk Igor, eta oraingoan, urte honen errepaso bat baino gure gertuko borroken gainean nahiko nikek hitz egin. Eta egiari zor, esperantza haize zenbait heldu badituk ere munduko herri zapalduen banderak astintzera, Kataluniakoa kasu, ezin esan urte baketsua bizi dutenik, gure bihotz txiki honen zati diren Palestina, Sahara edo Kurdistanen esaterako.
Submitted by admin on Og, 2014/11/27 - 10:24
Submitted by admin on Az, 2014/11/26 - 20:25
Hilabeteko azken ostiral guztietan Euskal Herriko hiri eta herri bakoitzean egin bezala, azaroaren 28an, Euskal Herriaren Lagunak (EHL) sareko kideek elkarretaratze eta ekimen ezberdinak antolatuko dituzte beraien herrietan dispertsioaren amaiera eta presoen etxeratzea aldarrikatzeko. Behean dituzue deialdiak eta komunikatuak hizkuntza ezberdinetan.
Urrian Leitzan eginiko topaketetan aurkeztu bezala, Euskal Herriaren Lagunak sareko kideen Euskal Herriarekiko beraien elkartasuna “Euskal Herriak bidelagun gaitu” izeneko kanpainaren baitan garatuko dute. Lehen egiteko bezala, Estatu Espainiar eta Frantsesak burutzen duten errepresioa salatzea izango zela azaldu zuten. Honetarako, hilabeteko azken ostiralaren deialdiari erantzunez dispertsio politika salatu eta preso gaixo larrien egoeraren berri emateko ekimenak burutuko ditutze. Hala Paris, Madrid, Bartzelona, Malaga, Zaragoza, Buenos Aires, Berlin, Lisboa, Milano, Bergamo eta Torinon elkarretaratzeak burutuko dituzte Euskal Herriko herri eta hirietan enkarteladak burutzen diren aldi berean.
Submitted by admin on Az, 2014/11/26 - 20:08
Azaroaren 28an, ostirala, arratsaldeko 19'00etan Kortxoenea Gaztetxean (Gros) burutuko den azken hitzaldian Kobane eta Kurdistango herri erresistentziak izango dira mintzagai eta ostean jaialdi internazionalista burutuko dute.
Pasa den ikasturtean izan zuen harrera ikusita, beste urte betez eta elkarlanean berriz ere, egungo borroka eta herri erresistentziak gurera ekarri eta berauetaz ikasi, hausnartu eta eztabaidatzeko espazio ezberdinak ireki dituzte Donostiako Ernai eta Askapenak.
Aurtengoan, hitzaldi guztiak leku bakarrean burutu beharrean Donostiko espazio ezberdinekin elkar-lanean antolatu dituzte hitzaldiak. Honela, Txantxarrekako Gaztetxea, Alde Zaharreko Arrano Elkartea, Kaxilda liburutegia eta Kortxoenea Gaztetxearen lankidetzari esker borroka esperientzia ezberdinak apur bat gehiago zabaltzeko aukera izan dute.
Orriak