La declaración final de Constituyente por la paz: Exiliad@s perseguid@s por el Estado y el Paramilitarismo Colombiano

Josu, Santi, el pueblo no os olvida

2014ko azaroaren 20ean, 30 eta 25 urte betetzen ziren hurrenez hurren Santi Brouard eta Josu Muguruza zituela gerra zikinak erail zituela. Hamaika ekitaldi egin dira beraien omenez azken asteetan eta, urtero legez oroimen eta borrokak bere tartea izan zuen azaroaren 20ean ere. Hemen, Madrileko Ateneo Popular de Solidaridad entre los Pueblos ekimenetik bidalitako oharra: 

Herri erresistentziak mintzagai izango dira Airaldeako jardunaldi internazionalistetan

Datorren asteko azaroaren 25, 26 eta 27an jardunaldi internazionalistak burutuko ditu Aiaraldeako Askapenak eta herri erresistentzia izango du hizpide. Udara honetan Askapenarekin brigadan joandako bizilagun eta adiskideek eskutik, Venezuelan, Gaztelan, Aragoien eta Palestinan ikusi, bizi eta ikasitakoa landuko dute datorren asterako antolatutako hitzaldi ezberdinetan.

-Azaroak 25 asteartea, Amurrioko Gaztetxean, 17.00etan Venezuelara joandako brigadistarekin hitzaldia. Venezuelan herri boterean oinarritutako egunez eguneko borroka izango da mintzagai bertan eta bereziki azken hilabeteetan eskuinak eta oligarkiak eragindako estatu golpe saiakerez arituko dira.

Ibon Areso Bilboko alkateak Israelera eginiko bidaia salatu du Bizkaiko BDZ taldeak

Hemen Bizkaiko BDZ taldearen mezua euskaraz eta gazteleraz (abajo en castellano)

Bizkaiko nodo BDZ eragile sozialen bilgunetik gogor salatu nahi dugu Ibon Areso (PNV) Bilboko alkateak, ohorezko ponente bezala Israelera egin duen bidaia Israeli Buildin Centerrek antolatutako Congreso Anual del Sector Inmobiliario israelí-ra.

Israelgo Estatuak, etengabeko politika kolonialista eta espantsionista garatu dute Palestinako lurralde okupatuetan. Politika honen ondorioz, egun 800.00 kolono baina gehiago aurkitzen dira Palestinako lurretan. Datu honek argi erakusten du Israelgo Estatuak garatutako hirigintza eredua, eta beraz, Bilboko alkateak bere presentziarekin konferentzia honetan, politika eredu hori babestu eta zilegi egiteaz gain, sustatu ere egiten du.

Orriak