Irungo herritar talde baten elkartasun adierazpena Kataluniako herriari

Kataluniako herriari elkartasuna adierazteko Irungo herritar taldeak, gizarte katalanaren aldarrikapen demokratikoa bere egin eta azaroaren 8an burutuo den ekimenean parte hartzera deitu du.

Joan den larunbatean, azaroak 1 San Juan plazan 800 kandela baina gehiagorekin kataluniar “estelada” irudikatu zuten eta azaroaren 8an berriz, eguerdiko 13’00etan San Juan plazatik irtenda Zabaltza plazaraino jai giroan hurbildu eta bertan kataluniako galdeketari eta erabakitzeko eskubideari elkartasuna adierazteko ekitaldia burutuko dute.

Inperialistak Bardeetatik kanpora!

ALBISTEA: El Ejército español realiza maniobras en Bardenas

Espainiar armadak atzo eta gaurko egunez, ariketa militarrak burutu ditu Bardeeako tiro eremuan. Ez gobernuak ezta aire armadak ere inongo informaziorik ez dion arren elarazi bertako biztanleei, eta aski ezaguna bada ere bertako nekazari, abeltzain eta herritarrei nahiz ingurugiroari eragiten dion kalte amaiezina, Askapenatik, ikuspegi internazionalista batetik, beste behin ere gure mespretxurik handiena adierazi nahi genioke espainiar gobernuari. Euskal Herrian bertan, Bardeetan, inperialismoaren jo muga diren eraso eta zapalkuntzen entrenamendu eremu den honetan, beste behin ere biharko zapalkuntza eta herrien aurkako genozidioak prestatzen dihardute gure begien aurrean, NATO k berak ere sarri darabilen tiro eremu honetan hain zuzen.

Ongi etorri Korta!

Gaur, azaroak 4, Mikel Korta ordiziar laguna irtengo da Leon-go "Mansilla de la Mulas" espetxetik. Mikel "18/98" zenbakiez ezagutzen dugun makro epaiketa politikoaren ondorioz 7 urte eta erdiko espetxe zigorra bete du.  Ongi etorria 19:00etan izango da Ordizian. 

Mikelen ibilbide militantean internazionalismoa gakoa da.

18/98 makro epaiketa hura bestelako Euskal Herri baten kontrako epaiketa izan zen, Euskal Herria berriaren kontrako epaiketa: nazio eraikuntza eten nahi izan zuten, desobedientzia, intsumisioa, euskalduntzea, internazionalismoa. Horregatik, Euskal Herria berriaren alde lanean ari ziren 48 lagun militanteren kontra jo zuten.

Gaur Mikelen askapen eguna ospatzen dugu eta saminez bada ere, pozez ospatzen dugu, pozez Euskal Herria berriaren alde lanean eta borrokan jarraitzen dugulako: munduan, Europan, gure herrian.

Kalera atera ziren Iruñea eta Bilbon Kurdistan eta Kobaneko erresistentziaren alde

Asteburuan zehar, Kurdistango borrokari elkartasuna adierazteko mobilizazioak burutuko dira Iruñean eta Bilbon hurrenez hurren. Hemen mobilizazioetako argazkiak:

Europa osoan zabaldutako mobilizatzeko deialdiari erantzunez Iruñean Askapenak eta beste hainbat eragileren sostenguz eta Bilbon Herri Kurduarekin Elkartasun Ekimenak mobilizazioak antolatuta Kobaeinen (Kurdistan) ematen ari den erresistentziari elkartasuna eta sustengua adierazi eta Estatu Islamikoa eta horren aurrean mendebaldeko gobernuek duten pasibotasuna errefusatu zuten.

Orriak