* Torino (@t_rebora bidez )
Hilabeteko azken ostiral guztietan Euskal Herriko hiri eta herri bakoitzean egin bezala, azaroaren 28an, Euskal Herriaren Lagunak (EHL) sareko kideek elkarretaratze eta ekimen ezberdinak antolatuko zituzten beraien herrietan dispertsioaren amaiera eta presoen etxeratzea aldarrikatzeko. Behean argazkiak ikusgai, laster gehiago.
Urrian Leitzan eginiko topaketetan aurkeztu bezala, Euskal Herriaren Lagunak sareko kideek ikasturte honetan Euskal Herriarekiko beraien elkartasuna “Euskal Herriak bidelagun gaitu” izeneko kanpainan garatuko dute. Lehen egiteko bezala, Estatu Espainiar eta Frantsesak burutzen duten errepresioa salatzeko ardura hartu zuten. Honetarako, hilabeteko azken ostiralaren deialdiari erantzunez dispertsio politika salatu eta preso gaixo larrien egoeraren berri emateko ekimenak burutuko zituzten. Hala Paris, Madrid, Bartzelona, Malaga, Zaragoza, Buenos Aires, Berlin, Lisboa, Milano, Bergamo eta Torinon elkarretaratzeak burutuko zituzten Euskal Herriko herri eta hirietan enkarteladak burutzen diren aldi berean.