Kolonbiako erbesteratuek Bakearen aldeko Konstituziogilea egingo dute azaroaren 13-14 eta 15ean

*  Bakearen aldeko Konstituziogilea aurkezpen ekitaldia Bilbon azaroaren 13an

Azaroaren 13-14 eta 15ean Kolonbiako erbesteratuak Bakearen aldeko Konstituziogilea burutuko dute Bilbon eta Gernikan. Ekimen honek erbesteratuak dauden eta paramilitarismoak naiz Estatu kolonbiarrak jazarritako pertsonen egoerari heldu eta eztabaida zein iritziak trukatzea du helburu.

Horretarako hiru egunetan zehar hitzaldi eta lan talde ezberdinetan eztabaidatu ostean azaroaren 15ean Gernikan egingo den ekitaldiarekin amaiera emango diote. Behean Kolonbiako erbesteratuen komunikatua eta programa osorik beherago (euskaraz eta gazteleraz)

INFO +: http://exiliadaspoliticascolombianas.tumblr.com/

Entrevista en INFO7 con el conocido pensador y refugiado político colombiano, Alberto Pinzón.

Euskal herriko militante internazionalistak Ukraniatik blokeo mediatikoa gainditzen

Lur Gil eta Ibai Trebiño, euskal herriko militante internazionalistak Ukranian aurkitzen dira, bertatik bertara errealitatea ezagutu eta blokeo mediatikoa gainditzeko. Hau dela eta, bideoan ikus bezala RT saioan elkarrizketa egin zieten eta beraien lanaren zergatiak azaldu zituzten.

Iraila aldera, Banda Bassoti talde italiarrak antolatutako elkartasun brigadan parte hartu zuten eta Euskal Herira itzultzean, gainontzeko brigadistekin batera hainbat hitzaldi eta elkarrizketatan parte hartu izan dute bertan ikusi, ikasi eta bizitakoa azaltzeko. Hemen duzue entzungai oraindik ere Moskun zirela Info7 irratiko kalegorrian saioan eginiko elkarrizketa edo beranduago Hala Bedi irratiko Adesalambrar saioan eginikoa

Programa sobre las protestas contra Garzón en Argentina en HispanTV

El exjuez español Baltasar Garzón aparece como un jurista reconocido y renombrado en el mundo. Participó en varias causas de trascendencia internacional relacionadas con los derechos humanos. Es defensor de Julián Assange y asesor de varios gobiernos.

Euskal Herritik zuekin batera “Independència per canviar-ho TOT”

(Beherago katalanez eta gazteleraz, abajo en catalan y castellano)

Azken urteetan herri mugimenduak hamaika ekimen eta mobilizazio burutu ditu herrialde katalanetan. Borroka horiei esker aspaldi ezinezkoak ziruditen bideak irekitzea lortu dute. Estatu Espainiarraren oztopo eta kataluniako bruzagitzaren inmobilismoaren gainetik herri mugimenduak aurrera egin eta herri botere geroz eta nabarmenago bat eraikitzen asmatu du.

Markatutako gidoia aldatu eta kontsulta principatera mugatzen dela jakinarren, azaroaren 9a, zalantzarik gabe, herrialde katalanen askapen nazional zein sozialean urrats historikoa izango da. Hori dela eta, Askapenatik, mobilizazio, borroka eta desosbedientzia deialdiarekin bat egin eta gure babes eta elkartasuna adierazi nahi diogu herri mugimendu, ezker independentista eta orokorrean, herri langile katalanari.

Orriak