Bi euskal internazionalista kanporatuak izan dira Sahara Mendebaldetik

Abuztu eta irailean zehar Askapenakon hiru brigadekin egin bezala, bi euskal internazionalista kanporatu ditu oraingoan Marokoko Gobernuak Sahara Mendebaldetik. 

1. brigada kanporatua

2. brigada kanporatua

3. birgada kanporatua 

Etengabeko kanporaketak argi erakusten du testigu inkomodoak garela Marokoko Gobernuarentzat, Saharan ezartzen duten blokeoaren aurka egiten dugun ekintzaileak garelako, Sahar Herriak bizi duen errepresio, zapalketa eta bidegabekeriaren ahotsa. Eta ez du halakorik nahi! Horregatik, beste behin, Saharar lurretan ziren euskal herritarrengan emandako kanporaketa salatu nahi dugu. Ez ditugu onartzen, eta ez ditugu onartuko, Marokoko gobernuaren aginduz burututako atxiloketa ilegal eta kanporaketa hauek! Eta ez dugu onartzen, ezta besoak gurutzaturik geldituko ere, Sahar herriak bizi duen okupazio eta jazarpenen aurrean. 

Blokeoaren gainetik internazionalismoa!

Sahara hurra !

Herri Kurduarekiko elkartasunez elkarretaratzea burutuko da bihar Bilbon

"Kusdistango herriaren kontra sarraskia gelditu!. Estatu Islamikoa inperialismoaren tresna" lemapean urriaren 2an, osteguna 19:30etan Arriagan Plazan burutuko den elkarretaratzearekin bat egin eta parte hartzeko deia egiten dugu.

Rojavako kantoietan talde yihadistek denbora luzez burututako erasoen aurrean herri kurdu armatuaren erresistentzia tinkoa aurrera darrai. Gaur egun, Kobanê kantoian (beste bi kantoietatik banatuta dagoen erdiko kantoia) egoera bereziki larria da, lurralde estrategikoa izanik bertan gertatzen ari baitira yihadisten eraso bortitzenak. Bertako zenbait herrietako bizilagunen ebakuazioak Turkiako mugan krisi humanitarioa eragin du, bertan metatu baitira alde batetik yihadisten erasoetatik ihes doazenak eta bestalde, yihadisten aurka borrokan lagundu nahi dutenak. Mendebaldea Estatu Islamikoaren indartzearen konplizea da, eta bere isitalsunaren aurrean milaka dira Iparraldeko Kurdistandik (turkiako aldetik) Kobanê aldera muga pasatu duten militanteak Rojava defenditzera eta Herriaren Defentsarako Unitateei laguntzera: bai YPGri (emkume zein gizonez osatua), bai YPJri (emakumeez osatua).

Hassanna Elwali preso politiko sahararra Marokoko Gobernuak erail du

Hassanna Elwali preso politiko sahararra marokoar gobernuaren arduragabekeriak eraila izan da. Dakhla hiriko preso politikoa 2012. urtetik zen preso eta 2015eko urtarrilean berreskuratu behar zuen askatasuna, 2011ean Dakhlan buruturiko mobilizazio batzuetan atxilotua izan ostean.

Dakhlako espetxean zen preso, eta duela bost egun pairatzen zituen diabete eta ultzera batek eragindako min jasangaitzen ondorioz ospitale militarrera mugiarazi zuten, bere kideek eginiko presioen eraginez. Saharar komunitateak salatzen duenez bai gobernuak zein medikuek arduragabekeriaz jokatu dute, ez baitiote beharrezko mediku tratamendua eskeini, eta hori izan da heriotzaren arrazoia.

Pakito Arriaran eredu: atzo, gaur eta bihar!

2014ko irailaren 30ean, 30 urte beteko dira Pakito Arriaran gudari internazionalistak azken hatsa eman zuela El Salvadorreko gerran, borrokan.  Gaur, irailak 27, Gudari Egunean udara honetan konpromiso internazionalista bere egin eta brigadan joan diren kideekin batera, Arrasaten gure omenaldi eta agurra egin nahi izan diogu.

Pakito Arriaran ezaguna da dagoeneko Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpoko gune iraultzaileetan eta bere inguruko liburuak, artikuluak, olerkiak... argitaratu dira han eta hemen. Ez dugu uste irakurleen artean asko daudenik euskal internazionalismoaren historian Pakito nonbait kokatzen ez dutenik. Gaurkoa bezalako egun batean ordea, beste hainbatek bezala, Pakitok utzitako borroka ereduaren aldarrikapena gaurkotzea dagokigu, premia badaukagu eta.

Orriak