Maren Mantovani Stop the Wall-eko arduradun internazionala Euskal Herrian

Atzo iluntzeko 19:30etan Jamal Juma Stop the Wall erakundeko zuzendaria zen Martxoak 3 memoria gunean hitz egitekoa. Bere ordez ordea, Maren Mantovani izan genuen Jamal Jumari Palestinatik ateratzen ez ziotelako utzi azken momentuan. Maren Mantovani Stop the Wall-eko arduradun internazionala da.

55 lagun elkartu ziren hitzaldia entzuteko. Maren Mantovanik Palestinako harresia izan zuen mintzagai baita uda honetan Gazak jasan behar izan duen laugarren bonbardaketa ere. Azken bonbardaketa hiru kolonoen hilketaren aurkako erantzuna ez dela izan aipatzen zuen, baizik eta Israelgo estatu sionistak duen proiektu politikoaren beste pausu bat besterik ez.

2005etik Gaza laboratorio gisa erabili du Israelek. Bertan, Palestinarrak bizi dira, ez dago koloniarik eta nahi dutena egiten dute. Bonbardaketa hauetan, Israelek bere armak probatu ditu eta orain, Gazaren berreraiketan Israeleko materiala erabiltzeko baldintza jarri du.

Sahararekiko aldarriz Marokoko kontsulatuaren aurrean elkarretaratzea burutu dugu gaurko egunez

Gaur goizean 60 bat pertsona inguruk elkarretaratzea burutu dugu Bilbon aurkitzen den Marokoko Kontsulatuaren aurrean udara honetako brigadisten kanporaketa naiz Sahar herriak bizi duen zapalketa etengabea salatzeko.

Elkarretaratzearen aurretik INFO7 irratian Jose Ramoz Zapirain 3. brigadan kanporatutako kideari eginiko elkarrizketa hemen entzungai

2014eko apiriletik aurrera hainbat eta hainbat izan dira Sahara Mendebaldetik kanporatuak izan diren nazioarteko ordezkaritzak. Inguruabar horretan, abuztuan eta irailean, Askapenak antolaturiko brigadetako kideak ere marokiar polizien eskutik, beraien borondatearen aurka, taxi batean sartuak eta Saharar lurraldeetatik kanporatuak izan ziren.

Brigaden kanporaketak eta Saharar herriak bizi duen jazarpena salatzeko elkarretaratzea burutuko da datorren urriaren 9an Bilbon

Datorren urriaren 9an goizeko 10'30etan Bilbon Marokoko kontsulatuan aurrean Sahar herriarerekiko elkartasunez burutuko dugun ekimenean parte hartzeko deia egiten dugu.

Jakingo duzuen bezala, aurtengo udaran Askapenak Saharara antolaturiko 3 brigadak, bata bestearen atzetik kanporatu ditu Marokoko Gobernuak. Azken astean baita bi euskal herritar internazionalista ere.

1. brigada kanporatua

2. brigada kanporatua

3. brigada kanporatua

Bi euskal internazionalista kanporatuak

Jarrera horrekin brigadisten lan politikoa oztopatu eta Saharako lurralde okupatuetan bizi den jazarpen etengabea estali nahi izan dute. Sahar herriaren independentzia aldarria estali nahi dute, eta horretarako, blokeo egoera ezartzeaz gain, Saharauien kontrako eraso, golpe eta erailketak, errepresioa, sistematikoki erabiltzen dute. Jazarpen honen azken isla izan da pasa den astean jaso genuen berria: Hassanna Elwali preso politiko sahararraren erailketa.

Herri Kurduarekiko elkartasunez elkarretaratze berri bat Bilbon

Kurdistango herriarekiko elkartasun elkarretaratze berri bat burutuko dugu asteazkenean urriak 8, 18:30etan Plaza Biribilean.

Urriaren 8an, asteazkena berriro ere kalera aterako gara Kurdistani eta Rojavari gure elkatasuna adierazteko. Momentu zailak bizi dira Rojavako Kobanê kantoian, Estati Islamikoa, Turkia, Saudi Arabia, Qatar eta Estatu Batuen laguntza ekonomikoa eta armatuarekin oso bortizki ari da erasotzen lurralde hau, eta bere defentsan ari diren indar armatuak (YPG eta YPJ). Momentu kritikoak bizitzen ari dira bertan eta herri kurduaren eta bertan bizi diren beste gutxiengo etniko eta erlijiosoen aurkako sarraski berri baten atean egon gaitezke. Horregatik dei egiten dugu Herri Kurduarekiko elkartasun ekimen berri honetan bat egin eta asteazkenean Bilboko Plaza Biribila betetzera.

Orriak