Bideoan La Moneda, Jose Mauricio Quintriqueo Huaiquimilen erailketa salatzeko ekimena. Bertaratuek poliziaren oldarkeria pairatu zuten, asko zaurituak ziren eta baita atxilotuak ere.
(Beherago gazteleraz, abajo en castellano)
Jose Quintriqueo Huaquimil, 32 urteko komunero maputxea, eraila gertatu zen pasa den Urriaren 2an, Galvariño maputxe udalerrian, bere komunitateko zenbait kiderekin batera, bereak ziren eta estatuak lapurtutako lurrak aldarrikatzeko okupazio batean parte hartzen zuen bitartean.
Duela bi hilabete mantentzen zuen komunitate maputxeak lurraren okupazioa, estatuarekiko negoziazioa ere tartekatzeko ahalegin batzuk eginak zirela CONADI (Corporacion Nacional de desarrollo Indigena) erakunde estatalarekiko. Lurrak alokatuta dituen enpresa bateko langilea batek, bere traktorearekin maputxe taldearengana hurbildu eta traktorearekin aldi batzutan pasatu zen Jose Quintriqueoren gainetik, hilketa burutuz.