*Argazkian pasa den martxo eta apirilean burututako estatu golpe saiakeren aurrean Euskal Herrian eginiko elkarretaratze bat
Askapenatik mezu honen bitartez ostegunean Luis Ugaldek, chavismoaren aurkari 2002ko Estatu Golpea gauzatu zutenei bere bedeinkapena eman zienak emango duen hitzaldiari gure mespretxua adierazi nahi diogu. Ildo berean bereziki salatu nahi dugu, Sabino Arana Fundazioaren konplizitatea eta baita ordezkatzen duen alderdi politikoaren ardura ere.
Datorren osteguna, urriak 16 arratsaldeko 19:00etan Sabino Arana fundazioak hitzaldi bat antolatu du, "La situación politica actual en Venezuela" izenburupean eta Luis Ugaldek emana. Berau, euskal jatorriko apaiz jesuita da eta Andres Bello Unibertsitate katolikoaren zuzendari ohia (Ucab, Deustuko Unibertsitatearekin senidetua).
PNVtik gertuko fundazio honek, euren web gunearen bitartez Luis Ugalderen gaineko xehetasun zenbait eskaintzen ditu; bere ohorezko ibilbide profesionala goraipatuz, baina Venezuelaren inguruan hitz egitera datorrenaren gaineko berebiziko zenbait informazio ilun ezkutatuz.