ARTIKULUA: Nork esan zuen etorkizunik ez dela?

Jardunaldien egitaraua ausarta da, eta aldi berean, itxaropentsua. Gaurkotasun beteko gaiei aurre egitea proposatzen digu Askapenak datorren azaroaren 15 eta 16an. Zein da behetik eraikiko dugun Europa?

 

Erasokorra, eta gaur egun bereziki ankerra den sistema kapitalistan harrapaturik gaude. Lehia gordinak bultzaturik, munduko hegemonia haginkadaka lehiatzen du; etorkizunerako natur baliabideak bermatzeaz itsuturik, gerrak bilakatu ditu elkarbizitzarako modu ironikoa. Testuinguru gogor eta higuingarri honetan bazter guztietan sortzen dira faxismoaren onddo pozoitsuak. Erronka erabakigarriak mahaigaineratzen dizkigun egoera delikatua: zer egingo dugu pentsamendu irekian eta bidezko banaketan oinarritzen den jendartea eraikitzen tematuak gaudenok?

Irakurtzen jarraitu


 

El temario de las Jornadas es audaz y, al mismo tiempo, esperanzador. Askapena nos propone  afrontar durante el 15 y el 16 de noviembre temas de acuciante actualidad y de necesaria resolución: ¿Cuál es la Europa nueva que vamos a construir desde abajo?

Nos encontramos atrapados por un sistema capitalista siempre agresivo y, ahora, especialmente feroz. Acuciado por rivalidades intestinas, disputa a dentelladas la hegemonía mundial; obsesionado por asegurarse para el futuro  los recursos naturales cada vez más  escasos,  ha convertido las guerras en su irónica forma de convivir. En este contexto brutal y hediondo crecen por todos los rincones los hongos envenenados del fascismo. Situación delicada que nos plantea retos cruciales: ¿Qué vamos a hacer quienes estamos empeñados en construir una sociedad de pensamiento abierto y de distribución equitativa?

 

Seguir leyendo

Azaroak 15 eta 16an nazioarteko jardunaldiak Iruñeako Katakraken!

Ekuador: altxamendu baten erradiografia | Radiografía de un levantamiento

Ekuadorrek ohiz kanpokoa den interes informatiboa piztu zuen 12 egunetan zehar. Arrazoia? Urriaren 3tik 15era bitartean iraun duen herri altxamendua. Lenin Moreno presidenteak egun bat lehenago nazioari zuzendutako mezua izan zen lehergaia, nahiz eta, egia esan, denbora luze bat bazeraman egoerak berotzen.

Ecuador ha provocado, durante  doce  días, un inusual  interés informativo. ¿Motivo? El levantamiento popular que ha tenido lugar en dicha República del 3 al 15 de octubre. El detonante fue el mensaje que el Presidente Moreno dirigió a la nación un día antes aunque, a decir verdad,  ya hacía mucho tiempo que el ambiente se estaba caldeando.

 

Irakurri osorik | Leer entero

Boliviako Estatu plurinazionalaren prozesuak aurrera jarraitu behar du!

Irabazi behar, eta tarte nahikoarekin

Igande honetan, urriaren 20an, hauteskunde presidentzialak izango dira Boliviako Estatu plurinazionalean. Hautagai batzuk aurkezten badira ere, bik baino ez dute aukerarik presidentziara heltzeko, Evo Morales Movimiento al Socialismoaren hautagaiak eta Carlos Mesa Frente Revolucionario de Izquierda alderdiaren hautagaiak. Edozein kasutan, “iraultzaile” eta “ezkerra” terminoek ez gaitzatela engaina: EEBBetan ihes eginda dagoen Gonzalo Sanchez de Lozada presidente ohiaren presidente ordea izan zen, eta gero presidentea 2003 eta 2005 urteen artean, MAS botere politikora heldu arte. Boliviako burgesiaren hautagai indartsuena da, irabaztekotan eliteentzat gobernatuko lukeena, azken 13 urteetan eraikitako Estatu soziala deseraikiz. Inkesta guztiek lehenengo postua Evori ematen badiote ere, lehenengo bueltan irabazteko baliozko botoen %40a lortu behar du eta bigarren hautagaiari %10eko tartea atera behar dio. Ez bada horrela, bigarren buelta batera joango lirateke bi hautagai bozkatuenak. Kasu honetan, MASen garaipena bai egon zitekeela kolokan, eskuineko bozka guztia Mesaren alde batzen bada.

Irakurri osorik

Orriak