Iraultza bolivartarraren defentsan, Venezuela aurrera! ¡No al golpe!

(abajo en castellano)

AEBetako gobernuak, oposizio venezolarrarekin, Latinoamerikako gobernu sateliteekin, komunikabide handiekin eta Europar Batasuneko aktore politiko zenbaiten konplizitatearekin batera – Eusko Jaurlaritza eta Espainiako gobernua barne-, Venezuelako herria erabateko jazarpen egoeran dauka. Helburua: Nicolás Maduro hautatutako presidentea kargugabetu eta gobernu txotxongilo bat ezartzea botere korporatiboari Venezuelako petrolioa, gasa, koltana eta urrea bermatzeko.

Bost urteko gerra ekonomikoaren, talde faxisten bortizkeriaren (guarinbak), estatu kolpe militar zein  magnizidio saiakeren ostean, Donald Trump-en gobernuak azeleragailua sakatzea erabaki du: txotxongilo kolpista bat “behin behineko presidente” ezarri du (Juan Guaidó); 80. hamarkadan Ertameriketan gerra zikinaren erantzule kriminala izan zena “AEBetako Venezuelarako arduradun berezi” ezarri du (Elliott Abrams); eta gainera, mota askotariko zigor eta blokeo ekonomiko finantzieroa ezarri du – dagoeneko Estatu venezolarrarenak diren 30 mila miloitik gora dolar izoztu ditu-. Hori gutxi balitz, martxoan, herrialdearen sistema elektrikoa erasotua izan zen, herria, hilabete batean birritan, hainbat egunez argirik, urik, garraiobiderik zein telefonorik gabe utziz.

Nazio Batuen Erakundeko aditu independientea zen Alfred de Zayasek “gizateriaren aurkako krimen” gisa ezaugarritu du azken erasoaldi hau.

Baina hedabide koporatiboek – euskaldunek barne- mota guztietako fake news eta gerra psikologikoan hain ezagunak diren mezuak zabaltzen dituzte Venezuelaren aurkako jazarpena eta balizko interbentzio militar bat justifikatzeko asmoz. “Laguntza humanitarioa” diote – venezolar aktibo publikoen lapurreta baino 1500 aldiz gutxiagoko balioa zena-, “Kubako eskuartzea” nabarmena dela diote – Guaidók komunitateetan lanean dauden 20.000 mediku kubatar kanporatzea proposatzen duela isilarazten duten bitartean-, ekonomiaren “kudeaketa eskasa” izan dela diote – Euroclear-ek eta banka britainiarrak Estatu venezolarrarenak diren 2500 milioi dolar erretenituta dituen bitartean-; “sendagaien gabezia” dagoela diote – Kolonbia zein Espainiako gobernuek hauen erosketa edo bidalketa galarazi duten bitartean-. Ezin dira zinikoagoak izan.  

Jazarpen ekonomiko, diplomatiko eta mediatiko honek iraultza bolivartarra garaitu nahi du. Prozesu honek baliabide naturalen kontrola berreskuratu du, lehenago ikusezinak ziren milioika herritar ahaldundu eta ahotsa eman die, eskubide sozialak bermatu ditu, demokrazia parte hartzaile eta protagoniko baterako mekanismoak garatu ditu eta Latinoamerikako herrien arteko integraziorako elkartasunezko mekanismoak bultzatu ditu, besteak beste.

Komunikabideek zentsuratzen duten arren, munduan Venezuelan gertatzen ari denarekiko haserrea nabaria da eta hamaika dira Venezuelako herriak jasotako elkartasun keinuak. Euskal Herrian ere hamaika dira Venezuelarekiko elkartasunez antolatutako ekimenak eta datorren maiatzaren 4ean, beste behin ere, kalera irtengo gara. Hitzordua, arratsaldeko 18.00etan Bilboko Eliptika plazan. Manifestazio nazional batek kolpeari, kanpo eskuhartzeari eta gerrari ezetz esango dio ozen eta iraultza bolivartarrari bai borobil bat emango dio. Izan ere, iraultza bolivartarra defendatzeak gaur Venezuelako herriaren burujabetza eta herritarren bizitzak defendatzea esan nahi du, guztiz aurkakoa bilatzen duen sistema politiko baten aurrean.


#M4Bilbora

#VenezuelaAurrera

Munduko preso politikoak kalera!

Beste urte batez, iritsi da apirilaren 17a, Preso Politikoen Nazioarteko Eguna eta gaurkoan, bereziki, Kurdistanera bidali nahi ditugu indar internazionalista guztiak, borroka eta konpromisoaren eredu diren ehunka gose grebalarik tinko baitarraite, egunak joan eta egunak etorri.  Leyla Guven parlamentari kurdua da horren adibiderik gordinena, 160 egun baitaramatza gose greban. Protestaren aldarria argia da: Abdullah Öcalanen isolamendu egoera etetea eta herri kurduaren aurkako errepresioa salatzea. Horregatik, gaurko lehen lerroak borroka azken muturreraino eraman eta bizitza eman duten horientzat: Zülküf Gezen, Ayten Beçet, Zehra Saglemek, Ugur Sakar, Prendy Cinar, Yonca Akici, Sirac Yuksek...

Euskal Herritarroi ezagunak zaizkigu Leyla eta beste borrokalari kurduen aldarriak, eta hemen ere makina bat borroka izan dira, eta egun ere badira, antzeko aldarriekin. Ezin ditugu ahaztu, esaterako, 1999 eta 2000. urteen artean Daniel Dergik egindako 63 eguneko gose greba, 56 egun iraun zuen Josetxo Arizkurenena, edota urte batzuk beranduago  Iñaki De Juana Chaos nahiz Lorentxa Gimonek egindakoak. Neurri berean, ez ditugu ahaztuko 1981ean Bobby Sands eta beste hainbat borrokalari irlandarrek Long Kesh eta Mazeko espetxeetan muturreraino eraman zituzten gose eta higiene grebak ere. Zerrenda luzea da, ez du etenik eta ezin ditugu iraganeko pasarte gisa soilik ulertu.

 

Itsasoaz bestalde ez da gehiegi aldatzen egoera. FARC-EP eta Kolonbiako estatuaren arteko bake negoziaketetan buruetako bat izan zen Jesus Santrich espetxean dute 2018ko apirilaren 9a geroztik. Muntaia polizial hau salatzeko Santrich bera 41 egun izan zen gose greban, Ameriketako Estatu Batuetara ez estraditatzea eta bake akordioa errespetatzea exijitzeko. Hantzera dabiltza preso politiko zapatistak ere, haien aurkako muntai poliziala salatzeko Txiapasko espetxeetan bahiturik dauden 6 burkidek pasa den martxoaren 15ean abiatu baizuten gose greba.

 

Datu batez laburbiltzen den anikilazio politika bat ere aipatu nahiko genuke gaurko egunean, Israelgo estatu sionistak Palestinar herriarekiko daraman zapalkuntza gupidagabearen datua: 2018. urtean, gutxienez 271 ume atxilotu zituzten israeldar indar okupatzaileek. Haur bat ia egunero.

 

Baina goazen begirada etxera gerturatzera, Europara. Europa omen da demokraziaren eta giza eskubideen jaioterria, askatasunaren eta pertsona askeen bizileku. Bada zer gezurtatu. Europan, preso politikoek erresistentzien eta gainditu gabeko hainbat gatazkaren ondorio izaten jarraitzen dute: Andaluziako sindikalistak, kataluniar independentistak, Gaztelako, Italiako nahiz Greziako antifaxistak edota jaka horiz egunero neoliberalismoaren aurka dabiltzanak, eta jarraituko dutenak.

 

Presoak politiko dira ezarritako sistema itogarri honen aurka borrokatzeagatik, kapitalak herriak ito ez ditzan antolatzeagatik. Eta garaiotan, neoliberalismoa gure bizitzen gaineko neurriak zorrozten dabilenotan, erresistentziak eta antolaketak jarraitu behar du, bizirik atera nahi badugu behintzat. Ekialde Hurbileko kideek sarritan dioten gisan, erresistentzia bizitza baita. Eta erresistentzia horrek ezinbestean izango du erantzuna, ordenatik eta kontrolpetik ateratzen den orok izango baitu bere zigorra.

 

Horregatik, gaurko Preso Politikoen Nazioarteko Egun honetan, ziegarik ilunenetan atxilo dauzkaten kideen askatasuna eta espetxeratzeen arrazoi politikoen gainditzea aldarrikatzen dugu, ozen. Denak behar zaituztegulako libre eta borrokan, herri burujabeak eraikitzeko bidean, munduko preso politikoak kalera!

 

Tirso Saenz Euskal Herrian izango da hitzaldiak eskeintzen

 

Iraultza bolivartarraren defentsan, maiatzaren 4ean MANIFA NAZIOANALA Bilbon

 

Orriak