Submitted by admin on Az, 2018/09/05 - 11:10
Ricardo "Chacho" Berrozpe, besteak beste, Argentinako EHL eta Fogoneros elkarteko kidea joan zaigu gaixotasun larri bati aurre egiten ari zela. Askapenako brigadistei beti laguntzeko prest izaten zen eta horrexegatik ere, mila esker egindako guztiarengatik!
Agur eta ohore "Chacho!"
Filtroko ekitaldian genion bezala, ¡Arriba l@s que luchan!
Submitted by admin on Or, 2018/08/31 - 09:42
Submitted by admin on Og, 2018/08/30 - 08:03
Harrigarria bada ere, Argentina-Uruguai bridako partaideak izango ginela jakin aurretik ezer gutxi genekien Filtroko gertakarien inguruan. Euskal Herriarekiko burutu den elkartasun keinu garrantzitsuenetariko bat izan arren, gaur egun eta batez ere gazteon artean, ez da gure omenaldien denbora lerro zabaleko pasarte ezagunenen artean kokatzen. Gaurkoan, hori aldatzeko xedea duen aletxoa ipintzera gatoz.
Aurrekariak
Filtroko gertakari krudelak duela 24 urteko abuztuaren 24ean jazo baziren ere, kontua lehenagotik zetorren. Aurretik, 1989.urtean Felipe Gonzalez Espainiako Gobernuburu ohiak euskal errefuxiatu politikoen aurkako sorgin ehiza abian ipini zuen. Uruguain, zerbitzu sekretu uruguaitarraren eta espainiarraren arteko elkarlan basatiaren ondorioz (atxiloketak eta torturak medio), 1992an zortzi euskal herritar prozesatuko dituzte nortasun agirien faltsifikazioa leporatuta. Segituan antolatuko da euskaldunekiko babes sarea, asilo politikorako zuten eskubidean oinarrituta. “Ser vasco no es delito” lemapean, komisio bat osatuz. Besteak beste, 52 legegilek euskal herritarren Asilo politikoa eskatuko dute.
Submitted by admin on Al, 2018/08/27 - 08:02
Boliviak 12 urte inguru daramatza herriak boterea eskuratu zuenetik MAS (Movimiento Al Socialismo) mugimenduaren bidez, Evo Morales Ayma buru dutelarik. Ordutik, asko dira estatu plurinazional bihurtu den honetan eman diren aurrerapausuak. Hautatutako bidea Bolivia indigena, sozial-komunitarioa eta burujabea lantzen duena da eta horri begira jarraitzen dute borrokan egun.
Gobernu neoliberala amaitu zenetik, eredu ekonomiko berria eraikitzea izan da lehentasunezko helburua. Argi daukate sozialismo komunitarioa integratzen duen ekonomia dela aukerarik onena. Baina, zein da eredu honen oinarria? Zeintzuk dira hau lortzeko egin behar diren aldaketak?
Orriak