Lidia, internazionalista | Lidia, la internacionalista

(abajo en castellano)

Lidia joan zaigu. Zarata askorik atera gabe eta bere alde egitea aldarrikatu gabe. Horrekaloxea zen bere estiloa. Geure herriko emakume baten ezaugarriak zituen, etzuen harturiko konpromiso anitzen gorazarrerik egiten ez eta metatu zituen erantzunkizunena ere.

Ezaugarri horietako bat, eta gaur Askapenatik nabarmendu nahi duguna, bere jardun internazionalista da. Egunez egun bere herri kontzientzia garatzen joan zen emakume baten eboluzio logikoa izan zuen eta honek zekartzan eskakizunak ere bere egin zituen. Gaztetatik maitatu zuen Euskal Herria, bere nortasunaren jatorri bilakatuz. Bere lurra maitatu zuen, bere kultura, bere musika, bere jendea, eta modu berezian, bere hizkuntza. Bertan aurkitu zuen euskaldun egiten gaituenaren arima.

Herri txiki eta kolpatu batek dituen erronkei irekia zuen kontzientzia. Sentiberatasun eta apaltasunez murgildu zen irakaskuntza publikoan, langile klasearen aldeko borroka sindikalean inplikatu zen eta pasioz babestu zituen geure preso politikoak. Eta gure herriaren eskubideak defendatzearen pasio hau izan zen munduko herri zapaldu guztien eskubideak aldarrikatzera eraman zuena. Borrokaren internazionalizazioa sustatu zuen mundu justuago, solidario eta sozialistaren kausa komunean sinisten zuelako.

Gure hautu internazionalistatik, miresten dugu bere adibidea, eta herrien askatasunaren alde borrokatu diren emakume askeen estelara gehitzen dugu.

Gora Lidia!
Gora internazionalismoa!

 

Se nos fue Lidia. Sin estridencias y sin pregonar su partida. Era su estilo. Rasgos propios de una mujer de nuestra tierra que acumula responsabilidades sin hacer ostentación de sus múltiples compromisos.

Uno de ellos, y que Askapena quiere hoy destacar, fue su quehacer internacionalista. Evolución lógica de una mujer que fue madurando día a día su conciencia de pueblo y asumiendo las exigencias que esto implica. Desde joven amó a Euskal Herria como la matriz fecunda de su propia identidad. Amó su tierra, su cultura, su música, sus gentes y, de modo especial, su lengua. Descubrió en ella el alma que nos hace euskaldunes.

Conciencia abierta a los desafíos que implica el ser pueblo minorizado y reprimido. Con sensibilidad y sencillez se volcó en la enseñanza publica, se implicó en la lucha sindical en apoyo a la clase trabajadora, defendió con pasión a nuestros presos y presas políticas. Y fue esta pasión por defender los derechos de nuestro pueblo la que le arrastró a reivindicar los derechos de todos los pueblos oprimidos del mundo. Promovió la internacionalización de la lucha porque creía en la causa común de un mundo más justo, solidario y socialista.

Desde nuestra opción internacionalista, admiramos su ejemplo, y la incorporamos a esa estela de mujeres libres que han luchado por la libertad de todos los pueblos.

¡Gora Lidia!

¡Gora internazionalismoa!

 

 

Urriak 12: atzo, gaur eta beti espainiar inperialismoaren aurrean, herriok erresistentzia!

Venezuelako Bolibartar Errepublikako gizonezkoen futbol selekzioa dugu gaur Euskal Herrian. Hispanitatearen eguna da batzuentzat, arrazakeria, inperialismoa eta genoziodioa goratzeko eguna; euskaldunontzat, berriz, jai egun arrotza izan da beti: herri eskolak antolatu izan ditugu, indar polizial okupatzaileen kanporatzea eskatu... eta aldi berean, internazionalista gisa, Abya Yalaz gogoratzeko eguna ere izan da.

 

Hain zuzen, begirada pixkat bat altxatzeak ematen digu jai egun arrotz bat izatetik haratago, urriaren 12a erresistentziaren egun ere badela ohartzeko beharrezkoa den perspektiba. Duela 5 mende baino gehiago espainiar inperialisten aurrean makurtu gabe borrokatu zirenak, gaur transnazionalen aurka borrokatzen dira, euren lurrak eta gorputzak lapurtu eta ustiatzen dizkietenei hortzak erakutsiz. Sozialismoa iparrorratz, feminismoa ezinbesteko bidelagun, burujabetzarako urratsak ematen jarraitzen dute Abya Yalako herriek. Inperialismoak, borreroak bezala, milaka aurpegi dituen arren, aurka egiteko hautua erresistentziatik abiatzen da. Duela 500 urte bezala gaur egun ere.

 

Horregatik, gaurkoa Mendizorrotzan, Gasteizen eta Euskal Herrian aldarrikapen eta elkartasunaren egun izatea ezinbestekoa da, erresistentziaren eguna, beraz. Eta espainiar inperialismoaren erresistentzia horretan bidelagun gara Euskal Herria eta Venezuelaren burujabetzaren aldeko borrokan dihardugunok, Abya Yala osoan bigarren independentziaren bidean ari diren gainontzeko herri langileekin batera.

 

Soilik borrokak sor ditzake arrakalak inperioen aurrean eta horrelaxe izan da munduko herri langileen garaipenetan. Burgesia transnazionalen eta hauen interesen defendatzaileei aurre eginez ireki izan dira historian arrakala horiek.

 

Honegatik, Askapenatik, urriaren 12 honetan espainiar inperialismoa eta bere txotxongiloen aurrean Herriok erresistitzeko dugun beharra eta eskubidea goraipatzen dugu eta bide batez, erresistentzia horren emakume aurpegia erakutsi nahi dugu. Latinoamerikan, munduko txoko gehienetan bezalaxe, zapalkuntzak zein erresistentziak emakume izena du eta urteetan zehar Abya Yalan euren bizitzak territorio libre gisa borrokatu eta defendatu dituzte: aborto eskubidea, feminizidioen aurkako borroka, biolentzia obstetrikoa, emakume langileen eskubideen aldarrikapenak, emakume beltz edo indigenen eskubideen borroka... Mercedes Sosa, Celia Sanchez, Berta Caceres, Lolita Chavez edo Moira Millan. Emakumezkoen izen propioz osatutako Abya Yalako erresistentziaren mapa da eta gaurkoan hori ekarri nahi izan dugu gogora.

Herri boterea eraikiz, desobedituz, espainiar inperialismoa herrion erresistentziaz garai dezagun, Hispanitatearen eguna, Herrion erresistentzia eguna izan dadin aurrerantzean.

 

Atzo, gaur eta beti inperialismo espainiarraren aurrean, HERRIOK ERRESISTENTZIA!
Hamaika herri borroka bakarra!

Urriaren 7an Brasilen faxismoak irabaz ez dezan

Brasilen diktadura militarrak duela 33 urte azken urratasak eman bazituen ere, txarraska eta bota beltzen zolak dabiltza paseoan herrialdeko urbeetan barrena. Une erabakiorra bizi dute urriaren 7ko hauteskundeen atarian, eta Sao Paulotik Amazoniara, Matogrossotik Bahiara demokrazia eta eskubide zibilen berregituratzea, ala “diktadura gaur egungo erara”, askatu beharreko korapiloa.

80 eta 90. hamarkadetako Brasiliako punkrock talde batek ‘Que país e esse?’ abesten zuen; korrupzioaren, pribatizazioaren, narkotrafikoaren eta elite ekonomikoak kontrolaturiko herriari kantari. Abesti berberak egungo gazteen ahotan dabiltza zoritxarrez, urte batzuk igaro arren transmisio kulturala ez delako izan musikala soilik, eta Sao Pauloko hardcore talde batek zioen moduan, oraindik ere arratoiak korbata eta amerikanaz jantzita dabiltzalako kaleetan. Ordem e progresso.


Hamahiru urte zeramatzan PT Langileen Alderdiak agintean, eta 2014ko hauteskundeak irabazi ostean agintaldia osorik amaitu ezinda kargugabetu zuten Dilma Rousef,f orduko presidentea, 2016an. Horrekin nahikoa ez eta eskuin kontserbadoreak alderdi bereko Luiz Inazio Lula da Silvaren aurkako prozesu judiziala abiarazi zuen, inputatu, frogarik gabe kondenatu eta espetxean sartu zuten arte. Kolpisten proiektu neoliberala hauspotzeko ate guztiak zabalik zeudela zirudien arren, Michel Temerren politika ustelek ez dute sinpatiarik eragin herritarren artean. Ihauterietan purpurina eta ‘Fora Temer!’ oihu artean egin zuen dar-dar Rioko sambodromoak, eta ‘Lula Livre’ mezuak zeharkatzen du gaur Brasil, herrialdeak bizi duen demokrazia faltaren sinbolo argitzat. Piztia zaurituaren ofentsiba neofaxista argia izan da ordea; korrupzio sistematikoa eta errepresioa. Hirietako auzo periferikoetan miseria gorrian bizirauten du klase baxuko sektore handi batek, eta urte erdi eskas igaro da Marielle Franco PSOL alderdi sozialistako zinegotzi eta aktibista feminista erail zutenetik. Esan daiteke aspaldi luzeko krisi politiko-ekonomikorik gogorrena bizi duela herrialdeak; eskubide zibil eta demokratikoen deuseztea eta desoreka sozialaren areagotzea, desindustrializazioa, langabezia tasaren igoera nabarmena, miserian bizi den sektore gero eta handiagoa, e.a.

Oslo, judutartasuna eta boikota

Historia garaikidean bake akordio gutxik lortu dute Oslokoek ezartzen zituzten helburuen alderantzikatze eraginkorragorik. Ordutik mende laurdena bete ostean, Israelgo gobernuak ziurgabetasuna eta nahasmena baliatzen ditu, bai mundu mailan zein Euskal Herrian, bere gailentasun osoa inposatzeko.

Adostasun mugarri sinestezina zirudien 1993an Washingtonen Clintonen aurrean irudikatutakoak; aurreko hamarkadetan Palestina eta Israelen arteko gatazkaren tentsio mailak ekimen bakegilearen asmoa piztu ostean, Yasser Arafatek luzatutako eskuak bostekoa eragin zuen aurretiaz etsai amorratua izan zen Yitzhak Rabinengan. Modu honetan akordioek ezartzen zuten trantsizio aldiari hasiera eman zitzaion.

 

Akordioen oinarrizko baldintzak bestearen onarpena ezartzen zuen, beraz, Israelek Gaza eta Zisjordaniako autonomia onartzearekin batera, Palestinako Askapenerako Erakundeak Israelen existitzeko eskubidea onetsi zuen. Bi Estatuen irtenbidea sustatzea ezarri zuen helburutzat Osloko Akordioak, hortaz, bi aldeek ekintza armatuak amaitutzat emateaz gain lurralde osoa bata zein bestearen banderapean bateratzeko asmoak baztertzera behartu zituen. Era berean, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren 242 ebazpena betetzera bultzatzen zuen, hots, bereziki Israelek lurralde okupatuetan zeukan presentzia militarrak alde egitea, Palestinako gobernuaren eraketaren baldintza bezala. Trantsizio izaerarekin, Palestinako Aginte Nazionala Gaza eta Zisjordaniako autoritate bihurtu zen. Haatik, honek guztiak irekitako itxaropen leihoak praxi zitalari egin zion bide.

Orriak