Europar Batasuna: ez zaitugu nahi, ez zaitugu behar | Unión Europea: ni se te quiere, ni se te necesita (PDF)

 

Dokumentu honek Europa eta Europar Batasuneko egungo egoera aztertzea du helburu. Izan ere, Europa zaharreko kapitalaren egitura nagusia krisi betean murgildu da, eta horren arrazoiak eta adibideak landuko ditugu.

Hasteko, Europar Batasunaren jatorriaz mintzatuko gara, eta kapitalarekin eta burgesiaren klase-interesekin duen lotura hertsia ikusiko dugu.

Ondoren, Europar Batasunak eta haren baitako Estatuek azken krisi ekonomikoari nola erantzun dioten aztertuko dugu, barne- eta kanpo-politikari erreparatuz.

Azkenik, gaur egun bloke ideologiko historikoek zer jokabide duten analizatu, eta ondorio eta proposamen batzuk aurkeztuko ditugu.

Hala, eskuartean duzuen txostenaren bitartez, Europar Batasunaren inguruko eztabaida sustatzea nahi dugu. Hain zuzen ere, ezinbestekoa delako Euskal Herrian hainbeste eragiten digun instituzioaz mintzatzea, gure ingurua aldatu ahal izateko eta gaurdanik hartu beharreko jarrerak eta posizioak zehazten joateko.

DESKARGATU


Este documento tiene como objetivo hacer un estudio sobre Europa y la Unión Europea hoy en día. Y es que, la herramienta del capital de la vieja Europa está atrapada en una lógica de crisis sin precedentes y queremos mostrar las razones y ejemplos que hacen posible esta situación.

Comenzaremos explicando el origen de la Unión Europea, dejando claro los lazos que la unen al capital y los intereses de clase burguesa.

Después, nos centraremos en las políticas internas y externas que los Estados y la Unión Europea han puesto en marcha para responder a la última crisis económica.

Por último, analizaremos las posiciones que se han tomado desde los diferentes bloques ideológicos históricos, para finalizar con una serie de conclusiones y propuestas.

Para terminar, mediante esta reflexión nos gustaría impulsar un debate sobre la Unión Europea. Si queremos cambiar nuestro alrededor y tomar las posiciones y actitudes correctas será necesario dar este debate en Euskal Herria y hablar de esta institución que tanto nos condiciona y oprime.

DESCARGAR

 

Guk ere argi daukagu: Errekaleorren aurkako erasorik ez! Herria bizirik!

(debajo el comunicado de los EHLs)

Amorruz, baina, poztasunez hartu genuen duela bi aste eman zen Errekaleorren kontrako erasoa. Amorruz, udaletxea, Ibedrola eta Poliziaren arteko hirukoteak, beste behin ere Errekaleor Bizirik! bezalako proiektua oztopatu nahi izan zuelako. Baina, poztasunez, Errekaleor defendatzeko herri borrokalari bat ikusi genuelako bizirik. Argindarra kentzea lortu bazuten ere, argi geratu zelako gurea dena defendatzeko hartu zen autu garbia. PNVk ordezkatzen dituen interesen aurrean, bizirik dagoen herri bat dagoelako momentuan sortutako amorru hori antolatzeko prest!

Duela 3 urte Errekaleor Bizirik! proiektua jaio zenetik asko izan dira Askapenak Errekaleorreko auzo askean burutu dituen jarduera eta ekimenak: Formakuntzak, jaialdiak, muralak... Asko izan dira ere nazioartetik Euskal Herria ezagutzera etorri, errekaleorreko etxeetako ateak zabalik bilatu eta kontrabotere esperientzia hau bizi izan duten kideak. Horrela ulertzen dugu, Errekaleorren kontrako edozein eraso, gure kontrako erasoa ere badela. Kapitalak dena eskuratu nahi duen garai honetan, beste harreman eta bizitzeko eredu batzuk bilatzen ditugun mugimenduei espazio aske bat eskaintzen digun proiektua zalantzan jarri nahi dutelako. Beste mundu bat eraiki nahi dugun guztion kontrako eraso bat bezala ulertzen dugu. Errekaleor ez delako soilik auzoan bizi direnen bizi proiektu alternatibo bat, baizik eta, Gasteiz eta Euskal Herriko herri mugimendua elikatzen duen espazio bizi bat. Azken urteetan Europako txoko ezberdinetako mugimenduentzat erreferente bilakatu dena gainera.

Horregatik, Askapenatik, argi daukagu Errekaleor defendatu behar dela, argi daukagun bezala, zergatik kolpatzen duen kapitalak. Errekaleorreko pareta batean Herriak libre! jartzen duen mural bat dago, gure kontra egin zen epaiketa ekartzen du gogora. Orduan egin bezalaxe, herri mugimenduaren kontrako edozein eraso, gure kontrako eraso bezala hartzen dugu. Hortaz, Errekaleorrek gure kontrako erasoan erakutsitako determinazio berdinarekin egiten dugu bat orain Askapenatik Herria bizirik! Dinamikarekin. Beraz, Ekainaren 3an egingo den mobilizaziora bat egiten dugu eta Euskal Herriko internazionalistak Foruen plazatik irtengo den zutabe internazionalistarekin bat egitera animatzen ditugu.

Errekaleor bizirik!

Internazionalismotik argi daukagu!

Errekaleorren aurkako erasorik ez!

Herria bizirik!


Desde los comités de solidaridad de Euskal Herria Euskal Herriaren Lagunak, queremos trasmitir nuestra solidaridad a l@s compañer@s que estáis resistiendo y construyendo Errekaleor Bizirik!

En los últimos años hemos tenido la oportunidad de conocer vuestra lucha y proyecto transformador. Hemos compartido debates, luchas, y buenos momentos en vuestras visitas en Italia, Andalucia... Y nos habéis dado más razones para seguir dando solidaridad a este pequeño pueblo resistente del corazón de Europa.

Por todo ello, os queremos dar todo nuestro apoyo y solidaridad y hacemos llamamiento a la manifestación del 3 de junio en Gasteiz. Los que no podamos asistir por las largas distancias que nos separan, también estaremos con vosotras en espíritu y también socializando en nuestros pueblos vuestra lucha!

Por que el internacionalismo es la ternura de los pueblos!
Herria bizirik!

Formakuntza saioen egitaraua

Gogoratu bazkaltzen edo lotan geratzeko aukera dagoela. Idatzi mezu bat helbide honetara: herrijantzia@askapena.eus
 

Hemen dira VII. formakuntza saioak! Ekainak 3-4 Gernikan

 

30 urte brigadak antolatzen, 30 urte borrokak uztartzen!


 

Pasa den urtarrilaren amaieran aurkeztu genituen Askapenaren 2017ko brigadak, “30 urte borrokak uztartzen” lemapean. Berrikuntzez josirik etorri da aurtengo kanpaina, bai brigadetan joango garen lekuen aldetik zein aurkezpen fase honetan buruturiko hitzaldi kopuruari dagokionez ere.

Norakoei dagokionez Kuba, Italia edota Bretainiara joateko hautua egin dugu aurtengo kanpaina honetan. Bretainiara brigada antolatzeko erabakia Frantziar estatuak geurea bezala zapaldu eta ukatzen dituen nazioen errealitatea hobekiago ezagutzeko da, espainiar estatuak zanpantzen dituen nazioekin hurbiltasun handiagoa sentitzen baitugu Euskal Herriaren Hegoaldean batez ere. Honetaz gain Nantes ondoan dagoen ZADeko eremu askearen errealitatea bertatik bertara ezagutzeko aukera emango digu Bretainiarako brigadak. Italiako brigada berriz, Europako herrialdeetan garatzen ari diren borrokak ezagutzeko da,  hain zuzen ere, Europa baita geure gudu zelaia. Kubaren kasuan historikoki bertako Iraultzak izan duen erreferentziagatik, berriki joan zaigun Fidelen garrantzi historikoagatik eta aurrera begira sozialismoaren bidean ematen ari diren urratsengatik aukeratu dugu oraingoan. Hauei beste brigada guztiak gehitu beharko genizkieke Argentina-Uruguay, Bolibia, Brasil, Mexiko, Venezuela, Herrialde Katalanak eta Palestina.

Hitzaldi eta aurkezpenei dagokionez, 70etik gora izan dira Euskal Herri osoko Gaztetxe, areto, taberna, lokal eta abarretan burutu ditugunak. Hau dena hilabete eta erdian. Ikaragarria benetan! Lerro hauen bitartez eskerrak emateaz gain zoriondu ere egin nahiko genituzke hitzaldi sorta hauek antolatzen lagundu gaituzuen kolektibo, elkarte, antolakunde eta norbanakooi, baita pasa den urteetako brigadistei ere, hitzaldiak prestatu eta emateko izan duzuen prestutasunagatik.

Behin aurkezpenak burututa eta izen emate epea itxita, formakuntza saio batzuk egingo ditugu datorren ekainaren 3 eta 4ean Gernikako Astran, urtero bezala “Herri jantzia, garaipenaren hazia” lemapean. Formakuntza hauek guztoi irekiak dira eta jorratuko ditugun gaien artean, Ekialde Hurbila eta Latinoamerikako txostenen azterketak izango dira, alde batetik, eta bestetik internazionalismoaren bilakaera historikoa, Europar Batasunaren inguruko mahai ingurua, Euskal Herriko egoera sozio-ekonomikori gainbegirada eta baita feminismo internazionalista ere. Gernikako Astran bertan jan edota lotan geratzeko aukera izango da eta horregatik formakuntza saio huetara etortzeko asmotan den orori helbide honetara idaztea eskatzen diogu: herrijantzia@askapena.eus

Apirilaren amaieran egin genuen prentsaurrekoan iragarri genuen datorren urriaren 7an Berriozaren egun handi bat egingo dugula, aurten betetzen baitira Askapena sortu zenaren 30 urteak. Herrion burujabetza aldarrikatzera gatoz, ez baita proeiktu askatzailerik burujabetzaren aldarrikapenik gabe. Burujabetza, ordea, ez soilik zentzu politikoan, hau da, lurralde jakin bateko erabakiak hartzeko gaitasun gisara ulertua. Burujabetza ekonomiaren, gorputzaren, elikaduraren, ekologiaren, hizkuntzaren, hezkuntzaren… gaineko boterea eskuratzea ere bada. Burujabetza herri langileek beren interesak defendatzeko duten tresna garrantzitsuenetakoa da.

Beraz, formakuntza saio hauetara etortzera gonbidatzen ditugu Euskal Herriko internazionalista guztiak, elkar ikasiz etorkizuna irabazteko haziak erein ditzagun.

Herri jantzia, garaipenaren hazia!

30 urte, borrokak uztartzen herriok burujabe!

#U7Berriozar

Orriak