Irakurketak

Azaroak 25, indarkeria matxistaren aurrean autodefentsa feminista!

Indarkeria matxistak baditu milaka aurpegi. Patriarkatua birsortzen ari da nonahi, eta bortxaren eta heriotzaren sistemaren aurrean autodefentsa mekanismoak martxan jartzeaz gain, logika patriarkala iraultzeko prest ditugu gorputzak, bizitza dugu arnas eta argi, eta elkartasun internazionalistaz eta feministaz eraikitzen ari garenak egingo gaitu aske.

Ohi baino azkarrago ilundu du aurten Sao Paulon eta Kobanen, Amazoniatik iritsitako kea eta bonbak Rojavako eskola eta ospitaleetan. Ilun dago mediterranear itsas hondoa. Gas negar-eragileak  Hendaian eta La Pazen. Bakea nahi baduzu, presta zaitez gerrarako. Izebergaren puntan agertzen zaizkigun sarraski eta genozidioak, diskurtso xenofoboak, mass media faxista eta abar luze bat.

Gerran gaude, ez gaudela sinestarazi nahi diguten arren, eta ondo dakigu aurrera egiten. Ondo dakigu eraikitzen. Ari gara sare feministak sendotzen, zaintza eta elkartasuna erdigunean jartzen, justizia burges patriarkala borrokatzen, gerrak salatzen eta gerren erantzuleak seinalatzen, erasotzaileak kanporatzen, auzoak altxatzen, etxe hutsak okupatzen, apurtzen, eraikitzen, desegiten, egiten.

Kolektibotasun eta sare internazionalistaren bitartez soilik lortuko dugu sistema kapitalista patriarkalaren gainbehera eta bestelako harreman sozialen eraikuntza. Logika osoa apurtzeko ezinbestekoa dugu munduko emakume zapaldu guztion arteko aliantza. Elkarlan eta elkartasun internazionalistaz bagoaz aurrera. Indarkeria kapitalista heteropatriarkalaren aurka antolatzen eta kalera ateratzen jarraitzeko deia egin nahi dugu Askapenatik. Itzaletik argitara, gaurkoa ere zuentzat: Berta Cáceres, Sakine Cansiz, Marielle Franco, Begoña García “Alba”, Florentina Jimenez, Magouette Mbeugou, Roxane, Sophia Losche… zuekin memoria osatzen jarraituko dugu.

 

Hainbat irakaspen Boliviatik | Algunas lecciones desde Bolivia

Estatu kolpea gauzatuta eta honen osteko jazarpen eta erresistentzia testuinguruan murgilduta, ondorio batzuk atera ditzakegu Boliviako Estatu Plurinazionalean gertatutakoari buruz. Informazio, bideo eta sare sozialeko mezuez gain, gertatzen ari denaren atzean dauden eragile eta interesez jabetu behar gara. Era laburrean, eta beharrezko tartearekin, hauexek dira Estatu kolpearen egiaztapen batzuk

Irakurri osorik


 

Consumado el golpe de Estado y sumida Bolivia en un contexto de persecución y resistencia que evoluciona de forma vertiginosa, se pueden extraer una serie de enseñanzas de lo sucedido en el Estado Plurinacional de Bolivia (veremos cuánto tardan en quitar lo de “plurinacional”). Enseñanzas que, sin descubrir nada nuevo, sí que corroboran hechos, intereses y factores inseparables de la confrontación entre pueblos y capital. Más allá de las informaciones, videos y mensajes en redes sociales, es necesario ser conscientes de los actores e intereses tras lo que está sucediendo. El proceso boliviano, con sus dificultades, aciertos y errores (que no han sido pocos) no es sino un proceso paulatino de liberación de las mayorías, históricamente marginadas y explotadas por una élite económica local blanca de origen europeo y por el imperialismo yanqui. De forma abreviada y con la debida distancia, éstas son algunas constataciones tras el golpe de Estado

Seguir leyendo

Boliviako Estatu kolpearen aurrean Askapenaren irakurketa

(abajo en castellano)

Azkenik, Evo Moralesen gobernuaren aurkako Estatu kolpea gauzatu da. Esan behar da kolpe hau 2019ko urriaren 20ko hauteskundeak baino lehen eratzen ari zela. Santa Cruzen bere oinarri nagusia daukan Boliviako oligarkiaren eta inperialismo yankiaren saiakeren emaitza da kolpe hau; historikoki gutxietsita eta baztertuta izan diren sektoreen alde (nagusiki jatorrizko herriak eta nekazari eta langile apalak) aldaketa garrantzitsuak egin dituen gobernuaren aurkako kolpea, hain zuzen ere. Baliabide naturalen ustiatzearen kontrola eta lortutako etekinak pobrezia gutxitzeko eta herriaren beharrak asetzeko erabiltzea ez dira bateragarriak kapitalismoak etekinaren maximizazioarekin, herrien, pertsonen eta naturaren gainetik. Horregatik, herriaren alde gobernatzeagatik, elite ekonomikoen eta Washingtonen aginduak ez betetzeagatik, eredu alternatibo bat eraikitzen saiatzeagatik, Bolivia gobernatzera ohituta zegoen burgesia zuriaren arrazismoaren aurrean jatorrizko presidente bat izateagatik (“indio” bat, supremazista boliviartarrek mespretxuz deitzen dutenen moduan), Boliviako prozesu eraldatzailea suntsitzea beren lehenetasuna zen. Saiatu ziren La Paz-eko gobernua higatzen eta kentzen 2007 eta 2008an Santa Cruzetik antolatutako erasoaldiarekin, izaera arrazista eta erreakzionarioa duten mugimendu sezesionisten bidez. Ez zuten orduan lortu baina osteko hamarkadan, era diskretoagoan, jarraitu dute lanean helburu berarekin. Urriko hauteskundeak ziren gobernua botatzeko momentua, botoen bidez ala indarkeriaren bidez. Hauteskundeak baino lehen Carlos Mesak eta eskuinaren beste buruzagi batzuek esan zuten iruzurra egongo zela. Hauteskundeen behin betiko  emaitzak ezagunak izan baino lehen Mesak iragarri zuen bigarren buelta egongo zela; iruzurraren ekuzazioa eta kanpaina desegonkortzailea martxan jarri baino ordu batzuk lehenago. Hauteskunde tribunal gorenaren akats batzuk eta zenbaketaren kudeaketa oso txarrak eskuinari bidea erraztu zion, bera bakarrik bigarren bueltara joatea onartzeko prest zegoelarik.


Oligarkiaren ofentsiba intentsifikatu da baita biolentoago bilakatu, batez ere ultraeskuineko sektoreen parte-hartzeagatik, Comité Pro Santa Cruz-eko buruzagiak, Luis Fernando Camachok gidatuta. Hasiera batean emaitzak aztertzeko OEA eskuhartzea eskatzen zuten. Gobernuak, inperialismo yankiak historikoki kontrolatutako erakunde honen auditoria loteslea onartu zuenean, eskuinak errefusatu egin zuen. OEAren batzordeak irregulartasunak detektatu zituela jakinarazi ostean Gobernuak Hauteskunde Tribunal Gorena aldatzea eta hauteskunde berrietara deitzea iragarri izana, ez zen nahikoa izan. Evo eta Alvaro García Lineraren burua eskatzen zuten. Gobernuaren elkarrizketa eta bakearen aldeko mezuei ezetz esan diete behin eta berriro. Gobernuaren amore emateak, ahultasun egoera nabari batetik, erreakzioa elikatu baino ez du egin. Boliviako kolpismoa, batez ere sektorerik faxistenenak, boterea hartzea du jomugan. Haien asmoak ez dute zerikusirik demokraziarekin, baizik eta 2005ean galdu zuten boterea berreskuratzerarekin. Azken asteetan izandako eginkizuna progresiboki garatu den plan baten jarraipena da, non EEBBetako enbaxadaren eskua antzematen den. Ezer berririk. Poliziaren matxinada (lan-aldarrikapenen osagai garrantzitsu batekin, gobernuaren ahultasunaz aprobetxatuz) eta, azkenik, Indar Armatuak kolpearekin lerrokatzeak kolpea atzeraezinezko bihurtu dute.


Eskuinmuturrak ez du arazorik izan indarkeria faxista erabiltzeko MASetik gertuko pertsona eta erakundeen kontra, etxebizitzak, egoitzak eta alkatetzak errez, baita gobernuaren aldeko komunikabideak erasotuz. Eta orain errebantxaren ordua heldu da, non gordetako gorrotoari bidea emango dioten. Gobernukide eta beren senitartekoen etxean indarrez sartzeak eta sua emateak, gobernukideen senitartekoen bahiketak, Venezuela eta Kubako embaxaden kontrako jazarpenak mugimendu honen benetako izaera faxista erakusten dute.


Nahiz eta hauteskundeak deitu, joko-arauak (hurrengo hauteskundeak barne) eskuinak markatuko ditu (La Paz – Santa Cruzetik, baita Washingtonetik ere) eta ez dute ahalbidetuko MAS, Evo-Alvarorekin edo beste hautagaiekin, berriro irabaztea.


Euskal  internazionalistak garen heinean, Estatu kolpe hau gogorki salatzen dugu baita MASi lotutako pertsonak eta sektore sozialak jasotzen ari diren eraso faxistak, eta gainontzeko euskal eragile politiko eta sozialei eskatzen diegu kolpearen kontra publikoki agertzea.


Era berean, euskal jendartea gonbidatzen dugu kolpea salatzeko asmoz hurrengo egunetan garatuko ditugun ekimenetan parte hartzera.


Aitorpen eta elkartasun mezu bat bidali nahi diegu Evo Morales, Alvaro García Linera baita MAS eta erakunde politiko, sozial eta sindikalei, azken urte hauetan justizian eta herri apalaren protagonismoan aurrera egiteko egin duten borrokagatik. Kontziente gara, porrota gogorra izan bada ere, herrien askapenerako borrokak dirauela. Boliviako Estatu Plurinazionalean ere.


Inperio espainiarrez askatzeko matxinada mendean hartu ostean, 1781ean kolonizatzaile espainiarrek zatikatua izan baino lehen, Tupak Katariren hitzak gogoratu zituen Alvaro García Linerak bere kargu-uzte diskurtsoan: “bueltatuko gara eta milioiak izango gara”.


Euskal Herria Boliviako herriarekin!
Jallalla Bolivia! (Gora Bolivia!)
Hamaika herri, borroka bakarra!

Euskal Herria, 2019ko azaroaren 11

Ekuador: altxamendu baten erradiografia | Radiografía de un levantamiento

Ekuadorrek ohiz kanpokoa den interes informatiboa piztu zuen 12 egunetan zehar. Arrazoia? Urriaren 3tik 15era bitartean iraun duen herri altxamendua. Lenin Moreno presidenteak egun bat lehenago nazioari zuzendutako mezua izan zen lehergaia, nahiz eta, egia esan, denbora luze bat bazeraman egoerak berotzen.

Ecuador ha provocado, durante  doce  días, un inusual  interés informativo. ¿Motivo? El levantamiento popular que ha tenido lugar en dicha República del 3 al 15 de octubre. El detonante fue el mensaje que el Presidente Moreno dirigió a la nación un día antes aunque, a decir verdad,  ya hacía mucho tiempo que el ambiente se estaba caldeando.

 

Irakurri osorik | Leer entero

Boliviako Estatu plurinazionalaren prozesuak aurrera jarraitu behar du!

Irabazi behar, eta tarte nahikoarekin

Igande honetan, urriaren 20an, hauteskunde presidentzialak izango dira Boliviako Estatu plurinazionalean. Hautagai batzuk aurkezten badira ere, bik baino ez dute aukerarik presidentziara heltzeko, Evo Morales Movimiento al Socialismoaren hautagaiak eta Carlos Mesa Frente Revolucionario de Izquierda alderdiaren hautagaiak. Edozein kasutan, “iraultzaile” eta “ezkerra” terminoek ez gaitzatela engaina: EEBBetan ihes eginda dagoen Gonzalo Sanchez de Lozada presidente ohiaren presidente ordea izan zen, eta gero presidentea 2003 eta 2005 urteen artean, MAS botere politikora heldu arte. Boliviako burgesiaren hautagai indartsuena da, irabaztekotan eliteentzat gobernatuko lukeena, azken 13 urteetan eraikitako Estatu soziala deseraikiz. Inkesta guztiek lehenengo postua Evori ematen badiote ere, lehenengo bueltan irabazteko baliozko botoen %40a lortu behar du eta bigarren hautagaiari %10eko tartea atera behar dio. Ez bada horrela, bigarren buelta batera joango lirateke bi hautagai bozkatuenak. Kasu honetan, MASen garaipena bai egon zitekeela kolokan, eskuineko bozka guztia Mesaren alde batzen bada.

Irakurri osorik

Orriak