Irakurketak

Agur eta ohore Yoann!

Yoann Isambert, Parisko Euskal Herriaren Lagunak-eko kidea baino askoz ere gehiago zen. Kortsikarra, sindikalista, irakaslea, borroka kidea eta laguna zen. Euskal Herria maite zuen eta gure herriarekiko maitasun horrek urte luzez euskal askapen borrokarekin konprometitzera eraman zuen.

Euskal preso, iheslari eta deportatuekiko elkartasunez hamaika ekimen antolatu zituen Parisko elkartasun komitearen baitan eta euskal preso eta iheslarien senideekiko izandako eskuzabaltasun eta harrera goxoa behin eta berriro erakutsi zizkigun.

Askapenatik, gure besarkadarik beroena bidali nahi dizuegu Maite, Maider eta Yoannen ondoan bizi eta ikasteko zortea izan duzuen guztioi. Eta zortea diogu bai, Yoann pertsona diskretoa bazen ere, imprescindible horietako bat ere bazelako.

Mila esker gure herriarengatik egindako lan guztiarengatik eta ez izan zalantzarik, zauden tokian zaudela, irabaziko dugula!

Omenaldirik onena, garaipena!
Hamaika herri, borroka bakarra!

Gora Yoann!

U30ean Greba Orokorra!

Urtarrilaren 30erako, Euskal Herriko Eskubide Sozialean Kartak deitutako Bizitzaren aldeko Greba Orokorrarekin bat egin eta euskal jendarteari parte aktibo izatera deitzen diogu Askapenako kideok.

 

Gaur, inperialismoaren erasoaldi bortitzenetarikoaren, bortitzenaren ez bada, aurrean gaude.  Bizitzaren aurkako oldarraldi baten aurrean. Interes berak ezkutatzen dira Boliviako Estatu Kolpearen atzean, edo Venezuelako etengabeko mehatxuetan. Esku zuri bera Ekialde Hurbileko sakeoan. Helburu berak Txileko nahiz Greziako erreformetan. Diskurtso faxista bera Brasil edo Italian. Kontrol, aberastasun eta boterearen etengabeko akumulazioak ez du mugarik. Lurralde, itsaso zein oihanekin batera, hizkuntza, identitate, herri, kultura, komunitate, indar eta gorputzak zapaldu nahi dituzte, esklabo nahi gaituzte.

 

Herrion arteko xamurtarsunari esker ordea, bizitzaren aldeko munduko hamaika herrietako borroka ezagutzeko aukera izan dugu. Kubako faroaren argia bidelagun, Lacandonako basoetan murgilduta bidea behetik eta ezkerretik egitearen balioa ikasi dugu. Boliviako jatorrizko herrien berezko hizkuntzek erakutsi digute bizitza onaren benetako esanahia. Italiako bizipenetatik gure egin ditugu faxismoaren aurkako oihuak. Kurdistango kideen eskutik barneratu dugu emakume askerik gabe, askatasuna ez dela posible. Etsipen eta iluntasunaren mehatxuaren aurrean, Greziako herriak autogestioaren botereaz begiak ireki dizkigu. Venezuelako langileek eraikitako Komunetatik parte hartze eta autogobernu esperientzia berriak ezagutu ditugu. Herrialde Katalanetako herri antolakuntza eta borroka olatu indarberrituak itxaropen arnas izan dira. Hamaika herri, beste hainbeste esperientzia baina ardatz bat guztiak zeharkatzen dituena, bizitza.

 

Elkartasunak ekarri gaitu hona, irakaspen horiek guztiak munduko herri langileonak baitira. Ez dugu elkartasun internazionalista lantzen egoera injustuen aurrean zauriak sendatzeko. Elkarrekin indartsuago garelako, elkarrengandik ikasten dugulako eta elkarrekin bat garelako lantzen dugu elkartasun internazionalista; zauritzen gaituzten arrazoiak gainditzeko.

 

Horregatik, bizitza dugu aldarri eta elkartasun internazionalistak bizi gaitu. Argi dugulako sistema kapitalista heteropatriarkal eta inperialista honen aurkako erresistentziarik handiena bizitza defendatzea dela. Izan Rojavako lubakietan edo Venezuelako Komunetan. ZADeko aireportu okupatu edo Argentinako herri-ekonomia eraikitzeko mugimendu eta protestetan nahiz abortu eskubidearen aldeko borroketan. Kapitalismo, heteropatriarkatu eta inperialismoari arnasa kentzen diogun territorio, baliabide, ideia edo gorputz bakoitza, bizitzaren aldeko garaipen bat da, bizitza onaren aldeko urrats bat. 

 

Eta datorren urtarrilaren 30ean Euskal Herrian kaleak hartzea, bizitza aldarrikatzea da.

 

 

 

Aldaketak datoz mundura,
nor den herriak badaki.

Nekez ginen elkarganatu,
indazu albiristea!
Gertatuak ez du ardura,
jende esklabua jaiki!
Aldaketak datoz mundura,
nor den herriak badaki.

Oro gudura, ala!
Bihar izan dadin
Internazionala
pertsonaren adin.

Euskal Herrian, 2020ko urtarrilaren 28an.

 

 

 

Azaroak 25, indarkeria matxistaren aurrean autodefentsa feminista!

Indarkeria matxistak baditu milaka aurpegi. Patriarkatua birsortzen ari da nonahi, eta bortxaren eta heriotzaren sistemaren aurrean autodefentsa mekanismoak martxan jartzeaz gain, logika patriarkala iraultzeko prest ditugu gorputzak, bizitza dugu arnas eta argi, eta elkartasun internazionalistaz eta feministaz eraikitzen ari garenak egingo gaitu aske.

Ohi baino azkarrago ilundu du aurten Sao Paulon eta Kobanen, Amazoniatik iritsitako kea eta bonbak Rojavako eskola eta ospitaleetan. Ilun dago mediterranear itsas hondoa. Gas negar-eragileak  Hendaian eta La Pazen. Bakea nahi baduzu, presta zaitez gerrarako. Izebergaren puntan agertzen zaizkigun sarraski eta genozidioak, diskurtso xenofoboak, mass media faxista eta abar luze bat.

Gerran gaude, ez gaudela sinestarazi nahi diguten arren, eta ondo dakigu aurrera egiten. Ondo dakigu eraikitzen. Ari gara sare feministak sendotzen, zaintza eta elkartasuna erdigunean jartzen, justizia burges patriarkala borrokatzen, gerrak salatzen eta gerren erantzuleak seinalatzen, erasotzaileak kanporatzen, auzoak altxatzen, etxe hutsak okupatzen, apurtzen, eraikitzen, desegiten, egiten.

Kolektibotasun eta sare internazionalistaren bitartez soilik lortuko dugu sistema kapitalista patriarkalaren gainbehera eta bestelako harreman sozialen eraikuntza. Logika osoa apurtzeko ezinbestekoa dugu munduko emakume zapaldu guztion arteko aliantza. Elkarlan eta elkartasun internazionalistaz bagoaz aurrera. Indarkeria kapitalista heteropatriarkalaren aurka antolatzen eta kalera ateratzen jarraitzeko deia egin nahi dugu Askapenatik. Itzaletik argitara, gaurkoa ere zuentzat: Berta Cáceres, Sakine Cansiz, Marielle Franco, Begoña García “Alba”, Florentina Jimenez, Magouette Mbeugou, Roxane, Sophia Losche… zuekin memoria osatzen jarraituko dugu.

 

Hainbat irakaspen Boliviatik | Algunas lecciones desde Bolivia

Estatu kolpea gauzatuta eta honen osteko jazarpen eta erresistentzia testuinguruan murgilduta, ondorio batzuk atera ditzakegu Boliviako Estatu Plurinazionalean gertatutakoari buruz. Informazio, bideo eta sare sozialeko mezuez gain, gertatzen ari denaren atzean dauden eragile eta interesez jabetu behar gara. Era laburrean, eta beharrezko tartearekin, hauexek dira Estatu kolpearen egiaztapen batzuk

Irakurri osorik


 

Consumado el golpe de Estado y sumida Bolivia en un contexto de persecución y resistencia que evoluciona de forma vertiginosa, se pueden extraer una serie de enseñanzas de lo sucedido en el Estado Plurinacional de Bolivia (veremos cuánto tardan en quitar lo de “plurinacional”). Enseñanzas que, sin descubrir nada nuevo, sí que corroboran hechos, intereses y factores inseparables de la confrontación entre pueblos y capital. Más allá de las informaciones, videos y mensajes en redes sociales, es necesario ser conscientes de los actores e intereses tras lo que está sucediendo. El proceso boliviano, con sus dificultades, aciertos y errores (que no han sido pocos) no es sino un proceso paulatino de liberación de las mayorías, históricamente marginadas y explotadas por una élite económica local blanca de origen europeo y por el imperialismo yanqui. De forma abreviada y con la debida distancia, éstas son algunas constataciones tras el golpe de Estado

Seguir leyendo

Orriak