Submitted by admin on Ar, 2017/08/15 - 09:33
(abajo en castellano)
Venezuela Aurrera plataformatik Estatu Batuetako presidenteak egindako mehatxuak salatzeko beharrean aurkitzen gara. Inperioaren aurpegi garratzena erakusten digun presidente honek, demokraziaren etsaia eta arrazista ezaguna dena, Venezuelako Errepublika Bolibartarren aurkako eraso injerenzisten maila igo du berriro ere eta esku-hartze militarra aurrera eramatearekin mehatxatu egin du.
Norbaitek uste baldin badu bere eskuak Venezuelan sartzea erraza izango dela oker dagoela jakin behar du, Venezuelan herri aske eta burujabe bat dago, bere eskubideak konkistatu dituena eta edozein handiki inperialistaren gainetik bere duintasuna mantentzeko borroka egingo duena.
Ia bi hamarkadetan zehar Venezuelak erakutsi du benetako iraultza bat internazionalista izan behar dela eta gure partetik bandera hori altxatuko dugu gure elkartasuna beharra den bakoitzean. Guk Venezuelako Iraultza Bolibartarraren ondoan borrokan jarraituko dugu edozein egoeratan.
GORA IRAULTZA BOLIBARTARRA!!!
Submitted by admin on Az, 2017/08/02 - 08:42
(abajo en castellano)
Venezuelako oposizio faxista ikara inposatzen saiatu arren, Venezuelako herria berriro ere jaiki da eta 8.089.320 boto-emaileek baiezko biribila eman diote Batzar Nazional Konstituziogileari.
Venezuela Aurrera plataformatik herri menderaezin hau zoriundu nahi dugu, nazioarteko faxismoaren aurkako bere borroka ezin dugu aintzakotzat ez hartu, benetan bere duintasun ereduaz harro gaude.
Nahiz eta asteburu honetan berebiziko porrota jaso oposizioak bide beretik jarraituko duela dio. Baina mehatxuen gainetik chavismoak erne eta tinko borrokatzeko prest dagoela ozen esan du berriro ere eta Euskal Herriak ez du Venezuelako herri adoretsua bakarrik utziko. Hautesontzietan irabazitakoa kalean defendatuko da.
GORA IRAULTZA BOLIBARTARRA!!!
¡¡¡NO PASARAN!!!
Submitted by admin on Og, 2017/07/06 - 09:12
Sei hilabete pasa dira Kolonbiako Gobernuak eta FARC-EPk bake akordioak sinatu zituztenetik. Ordutik, Gobernuak ez ditu bete hartutako konpromisoetako asko. Kasurik adierazgarriena amnistia eta indultoen legea da, berau martxan jarri zenetik FARCeko 3400 preso politikoetatik soilik 832 preso politikoentzat suposatu baitu onuraren bat. Garrantzia berezia hartzen du epaile eta fiskalek presoen askatasunaren kontra hartutako jarrerak.
Hau izan da Jesús Santrich kolonbiarra gose greba mugagabean jarri duen arrazoi nagusia. Argi dago, borrokaren bitartez soilik lortuko dela bake prosezuari Kolonbiako Gobernuak jartzen dizkion oztopoak gainditzea. Lan horretan, Askapenatik elkartasunik beroena bidali nahi diogu Kolonbiako herriari, bere preso politikoei eta batez ere Jesús Santrichi, hasi duen gose greba mugagabearen aurrean.
Borroka da bide bakarra!
Duintasunezko bake baten alde!
Submitted by admin on Or, 2017/06/30 - 18:36
(abajo en castellano)
Euskal Herriko Venezuela Aurrera plataformatik pasa den Ekainaren 27an Venezuelako Errepublika Bolivartarraren Barne harremanetarako Herri Boterearen ministerioaren eta Justiziako Auzitegi Gorenaren egoitzaren kontra eginiko terrorismo izaera duten eraso armatuak arbuiatzen ditugu.
Gure iritziz eraso hauek Venezuelako eskuin sektoreek habiaturiko estrategia kolpistaren baitan kokatu behar dira, kanpoko botere eta gobernuen babesa duena (bertzeak bertze Espainiako Gobernuarena), eta azken helburua 1999an abiatu zen prozesu iraultzailea eta Asanblada Nazional Konstituziogilea zapuztea jakinik Uztailaren 30ean erreferenduma eginen dutela.
Venezuela Aurrera plataformatik Venezuelako herriari eta bere erakunde demokratikoei gure elkartasun osoa adierazi nahi diogu, eta aldi berean Euskal Herritik gure elkartasun internazionalista helarazi nahi diegu.
Orain bi aste Bilboko karriketara Venezuelako herria babestera irten ginen, eta azken egunetan pasatu dena ikusirik, kanpo injerentzia saiakerak salatzeko helburuarekin Venezuela Bolivariarraren aldeko ekimenak biderkatzeko deia luzatzen dugu.
Venezuela Aurrera! Ez dira pasako!
Orriak