Europako funtsak: zer dute atzean?

Burgesiak eraikitzen duen oro, suntsitzeko sortua da. Horrela labur dezakegu Alderdi Komunistaren Manifestuko ideia nagusietako bat. Marx-ek eta Engels-ek ohartarazi zutenez, “Burgesiak, burgesia izatekotan, etengabean aldatu behar ditu ekoizpen-bitartekoak”. Horregatik, krisiek, berdin da zer izaera duten, funtzio bat betetzen dute kapitalaren berrantolaketan; gehiegizko esplotazioa areagotuz, irabazi-tasa handitzen dute

Irakurri txostena

 

 

 

FONDOS EUROPEOS: ¿QUÉ ESCONDEN?

Todo lo que la burguesía construye, es construido para ser destruido. Así podemos resumir una de las ideas principales del Manifiesto del Partido Comunista donde Marx y Engels alertaron que “La burguesía no puede existir sin revolucionar constantemente los medios de producción”. Es por ello que las crisis, independientemente de su naturaleza, cumplen una función en la reorganización del capital, desempeñando la necesaria tarea de aumentar la tasa de ganancia a través del aumento de la sobreexplotación.

Leer el documento

Ofentsiba inperialistaren aurrean, apurtu Europaren kapitala!

Kendu nahi diguten beste oroimenerako egun bat da maiatzaren 9a, faxismoaren aurkako Garaipenaren Eguna, Alemania nazia sobietarren aurrean errenditu zenekoa. Izan ere, ez dira gutxi historian goraipatzeko ditugun egunak. Makinaria kapitalista, dena den, ezabatzeaz, estaltzeaz, arduratzen da; faxismoaren aurka irabaztea posible dela erakusten diguten memoriak ezabatu nahi dizkigute. Halaxe saiatu zen osten Robert Schuman, Frantziako Kanpo Arazoetako ministroa, II. Mundu Gerraren ostean, Garaipenaren Egun hartatik 5 urtera: maiatzaren 9a hautatu zuen Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa (CECA gaztelaniaz) eratuko zuen adierazpena egiteko. Erkidego hura gaur egun Europar Batasuna denaren aitzindaria izan zen, eta, ustez, Europa batzeko eta indartzeko bidea zen. 80ko hamarkadaz geroztik, Europaren Eguna izenpean estali nahi digute memoria antifaxista. Gure ardura da hori horrela ez izatea. (irakurri osorik)


 

FRENTE A LA OFENSIVA IMPERIALISTA, ¡DESTRUYAMOS LA EUROPA DEL CAPITAL!

El 9 de mayo se recuerda el Día de la Victoria contra el fascismo, la rendición de la Alemania nazi frente al ejército soviético, y es una más de las conmemoraciones que nos quieren arrebatar. Y es que no son pocas las fechas que construyen nuestra memoria a lo largo de la historia. Fechas que la maquinaria capitalista trata de borrar y de ocultar para eliminar los hechos que demuestran que vencer al fascismo es posible. Esto es lo que trató de hacer Robert Schuman, ministro de Asuntos Exteriores francés, que, tras el fin de la Segunda Guerra Mundial y 5 años después del Día de la Victoria, eligió el mismo 9 de mayo para hacer su famosa declaración impulsando la creación de la Comunidad Europea del Carbón y el Acero (CECA). La CECA, que se presentaba como la vía para unir y fortalecer Europa, fue la precursora de lo que hoy en día es la Unión Europea. Así, desde los años 80 quieren ocultar la memoria antifascista tras el nombre del Día de Europa. Es nuestra responsabilidad que esto no sea así. (seguir leyendo)

Munduko preso politikoak kalera!

2004an izendatu zen apirilaren 17a nazioarteko preso politikoen eguntzat, Euskal Herrian egindako ekimen batean, munduko beste herri borrokalarietako kideekin elkarlanean. Elkartasun internazionalistaren adibide garbia izan zen orduko aldarrikapen hura. Gaur, mundu osoko hainbat txokotan milaka ohe hutsik dauden bitartean, oihu bera entzungo da kale, plaza eta basoetan: munduko preso politikoak kalera!

 

Mezu horren atzean, ordea, errealitate gordina dugu, komunikabideek etengabean manipulatzen duten errealitatea: zapaltzaileen indarkeria. Errepresioaren jopuntuan izango gara sistema kapitalista patriarkala desagerrarazi nahi dugunak. Herriok askatzeko eta zapalkuntzak deuseztatzeko borrokan gabiltzanak. Amalurra zaindu edota miseria salatzen dugunak. Aliatuak gara munduko langileok; guztiok gara zapaltzaileen etsaiak. Horrexegatik joko dute behin eta berriz gure aurka, sistema bidegabe eta kriminal batean bizitzera kondenatu nahi gaituztelako, zapalketa bide sotil edo gordinagoak erabiliz.

 

Gaurko egunez, Askapenatik munduko preso politikoen askatasuna aldarrikatzen dugu. Noski, ez dago esan beharrik oligarkiaren mesedetara diharduten mertzenarioak ez ditugula preso politikotzat.
Aurten, batez ere, gure begiak Europari begira ditugunez, kontinenteko preso politikoei zuzenduko gara, baina bereziki Korsikaren askatasunaren alde borrokan dabilen herriari nahi diogu elkartasuna helarazi. Europako herrion erresistentzia agerian uzten ari dira korsikar burkideak. Elkartasun internazionalistarik beroena Estatu frantziarrak erail berri duen Ivann Colonnaren senideei. Agur eta ohore!  Ukrainako zalapartarekin ere ez genituzke albo batera utzi behar espetxeratuta dauden borrokalari antifaxistak, hain isilpean igarotzen ari direnak.


 
Dena den, argi utzi behar dugu ez ditugula munduko gainerako eskualdeetako preso politikoak ahanzten. Inperialismorik basatienaren hatzaparretan dauden burkideak dira, eta haien askatasuna geurea ere bada. Sionismo kriminalari aurre egiten ari diren palestinarrak, Irango kartzeletan dauden borrokalari komunistak eta emakume iraultzaileak, Kolonbian borrokari darraienak, maputxeak, sahararrak...

 

Hurbilagora itzuliaz, azpimarratu beharra dugu, giza eskubideen babesle mozorroa duen Europar Batasunak preso politikoak sorrarazten dituela eta sorrarazten jarraituko duela. Dominazio egitura den heinean, ezinezko zaie bestelako jendarte eredurik onartzea. Faxismoaren aurkako borrokan dabiltzanak eta baita hainbat askapen mugimendu ere horren lekuko ditugu.  Baita adierazpen askatasun ezaren ondorioak sufritzen dabiltzan hainbat eta hainbat pertsona ere. Nork bere borroketan duen konpromiso politikoa da errepresioaren begi-puntuan egotearen giltzarria. Eta guzti hori demokraziaren eredu omen den Europa honetan.

 

Preso politikoz beterik daude Europako espetxeak eta denak nahi ditugu kalean, herrian. Espainiar eta frantziar hilketa-zentroetan dauden euskal preso politikoengandik hasita. Duela 18 urtetik hona sinbolo bilakatu den egun honetan, munduko preso politikoei egin diezaiekegun ekarpenik iraultzaileena geure borroketan berrestea da. Argi izanik, aldi berean, preso politikoak existitze hutsa geure helburuak lortzeko dugun konpromisoaren erakusle ere badela, eta etsaiek ez dutela etsiko gure aurkako borrokan.

 

Honenbestez, apirilaren 17 honetan, Europar Batasunari egiten diogun salaketaz harago, presoen izaera politikoa aldarrikatzearekin batera, guztien askatasuna exijitzen dugu Askapenatik.

 


Munduko preso politikoak kalera!

 

 

Kapitalismotik ere atera daiteke.

Iritzi artikulua

Shaila Fernandez, Askapenako kidea

 

Ukrainako afera besterik ikusten ez dugun arren, zalantzarik gabe, sustrai sakoneko krisi sistemiko amaigabean murgilduta gaude. Eta Ukrainaz haragotik eta atzeragotik dator dena. Kapitalismoaren egungo osaerari erreparatuz, metaketa-tasa txikituz doa eta nekez lehengoratu daiteke, gero eta esku gutxiagotan baitago kontzentratuta. Finantza-ingeniaritzak soilik makilla dezake kolapso ekonomikoa; izan ere, fikziozko diruak sostengatzen du munduko ekonomiaren zati bat. Pandemiak eta Europako gerrak, eragin esanguratsuko beste hainbat gertakari sozial eta politikorekin batera, Mendebaldea ahultasun-posizioan jarri dute, orain arte ezezaguna zitzaigun egoeran. Orokortuta dago garai izugarriak bizitzen ari garen ideia, eta hedatuta dagoen kontzepzio horrek begirada kolonial eta inperialista du oinarrian. Jabetza pribatua sortu zenetik, bere burua mantentzeko eta erreproduzitzeko bizi izan da, eta horren ondorioz, periferiak arpilatzeaz gain, kolonizazioa nahiz gerra esportatu da. Kapitalaren erdiguneen parte garenean, zaila da ikustea zer ondorio dituen kapitalaren metaketa hedatuak eskualde pobretuenetan. 90eko hamarkadaren amaieran, ezker progresistak borroka egiten zuen kanpo-zorra barkatzeko Latinoamerikako, Afrikako eta Asiako ekonomia pobreenei; europarrok “hirugarren mundu” edo “herrialde garatu gabe” deritzegun eskualdeei begira, egiturazko doikuntza-planez hitz egiten zen, baita Nazioarteko Diru Funtsaren eta Munduko Bankuaren pribatizazio-politika masiboez ere. Lanaren nazioarteko banaketak agerian utzi du pribilegio zuri eta europarra, ekonomia periferikoak lapurtzearen eraginez jazo baitzen 90eko hamarkadako ultradesarrollismoa. Baina joera monopolistak estutu egiten du produktibitatea, eta langile bat bera ere ez da libratzen metaketa kapitalistaren egarria bere gorputzaz ordaintzeaz. Lehen, Iparraldearen eta Hegoaldearen ustezko harreman postkolonialengatik zela pentsatzen zen; orain, Europako klase ertain aspirazionalaren gorputzean bizitzen hasi da. 2008ko krisia, diferentziak aintzat hartuta ere, parekatzaile sozial bat izan da langile klasearen baitan.


Pribilegioan oinarritzen den ikuspegi kolonialak Europako herrialdeoi sinestarazi digu ez digutela eragiten ez pobreziak, ez gerrak, ezta klima-hondamendiak ere; ez digutela ukitzen. Sinesgogorrak gara gure gorputzek ere kapitalaren krisiari erantzun egiten dioten ideiarekiko. Aparteko garaiak bizitzen ari garela zabaltzen ari da, eta ez da egia; kapitalismoaren baitan, aurreikusi eta espero daitekeen errealitate iraunkor posible bakarrean bizi gara: esplotazioan.

 

Oso erraza zen “beste mundu bat posible da” esaldi humanista ezaguna goraipatzea, zeurea ez denean bizitzeko ezinezkoa den errealitatea. Orain, gure errealitateak sostengaezinak bihurtzen direnean, munduaren amaieraren ideia kolapsistak arnasa kentzen digu. Itxura gizatiarreko kapitalismoa jada ez zaigu hain ideia ona iruditzen. Edelman Trust Barometer gisako inkestak hedatzen hasi dira; 28 herrialdetan (bai AEB eta Frantzia moduko demokrazia liberal okzidentaletan, bai Txina eta Errusia moduko eredu kapitalista desberdina duten beste hainbatetan) egin dituzten inkestetan jaso dutenez, 34.000 pertsonetatik %56 ados dago “kapitalismoak, gaur egun den gisan, munduan kalte gehiago egiten duela ona baino”.

 

Mark Fisher idazleak, Wall-E (2008) filmari erreferentzia eginez, azaltzen du korporazioen aurkako erretorika metabolizatzen jakitea izan dela kapitalaren ironiarik handienetako bat; ederki asmatu duela ikusleoi entretenimendu modura saltzen. Hain zuzen ere, Streaming plataforma handien baliabide bat da herri-kulturaren baitan agerian uztea kapitalismoaren kontraesanak, klase-borroka eta korporazioen gaiztakeria makiavelikoa. Hala islatzen dute, besteak beste, El Colapso (2019), Succession (2018), El juego de calamar (2021), La casa de papel (2017), Years and Years (2019) telesailek nahiz No mires arriba (2021) eta Parasitos (2019) filmek.


Esan liteke mainstream kultura-material izaten hasi dela askotariko zapalkuntzek eta borrokek zeharkatzen dituzten langileen bizitzak irudikatzea. Kapitalaren krudelkeria irrazionala hain esplizitua bihurtu da, Netflixek ere  zabaldu egin duela, kapitalaren logika zalantzan jartzeko edota mobilizaziorako deirako aukerarik uzten ez dela bermatuta. “Ez dago besterik” diskurtsoa 80ko hamarkadatik ari da gauzatzen, Reagan eta Margareth Thatcherrek goraipatutako “There is no alternative” narratiba kultural neoliberalarekin batera. Hori da, hain zuzen ere, Mark Fisherren errealismo kapitalistaren gakoa: kapitalismoaren horizontean iluntasuna eta apokalipsia besterik ez dagoela.


Fredric Jameson kultura-teorikoarena da aipu ezagun hau: “errazagoa da munduaren amaiera irudikatzea, kapitalismoaren amaiera bera baino”. Maisuki deskribatzen du nola hedatzen den kapitalaren diskurtsoa pertsonen esfera sozial eta materialean, eta nola eragiten duen esfera kognitibo eta emozionalean; ondorioz, edozein agertoki kultural eta soziopolitiko berri irudikatzeko gaitasuna murrizten du. Etorkizun posiblea irudikatzeko zailtasunak eragotzi egiten digu orainarekiko konpromisoak hartzea, eta etengabean iragana erreproduzitzera eta birsortzera mugatzen gaitu.


Pandemiak gizartearen pertzepzio apokaliptikoa areagotu besterik ez du egin; ez du soilik iristear zen krisi saihestezina bizkortu, are gehiago, hauskortasunaren ideian sakondu du, alienazioan, eta heriotzarekiko nahiz ekosistemaren kolapsoarekiko beldurraren eraginpean jarri gaitu. Iritzi publikoa polarizatu dute negazionismoaren erretorika zentzugabeaz baliatuz, eta, hala, klase-diskurtsoa edo -analisia oinarrian duen oro ezereztatu da, txertoen aurkakoen eta aldekoen konfrontazioaren mesedetan. Geure berdinen artean errudun bila genbiltzan bitartean,  inbertsio-funtsek farmazia-industria nagusien kontrola hartu dute; langile-klasearen lan-indarra suntsitu eta debaluatu dute; milioika enplegu galdu dira; errefuxiatuak mugetan eta Europako hobi komunik handienean, Mediterraneoan, utzi dira. Covid krisiak, higienea bermatzearen izenean ez kutsatzeko, gizatasuna kendu dio bizitzari; ez dio jendeari utzi maitatuei agur esaten, ezta zaintzen ere; albo batera utzi dira helduak eta erresidentzietan nahiz ospitaleetako plantetan larriki gaixorik egon direnak; areagotu egin dira etsita dagoen gizartearen buruko osasun-arazoak; eta, aldi berean, osasun sistema publikoa desegiten joan da.


The Wire telesailean esango luketen bezala, “Egia jakin nahi baduzu, jarraitu diruaren arrastoa”. Eta, zalantzarik gabe, Covid krisiak (edo haren kudeaketak) klase-izaera nabarmena izan du, hau da, neurriek klase bati egin diete mesede, gainerakoen kaltera. Intermon Oxfam berak ere, stablishmentaren GKEak, honakoa argitaratu du: “Bikoiztu egin da munduko hamar gizon aberatsenen aberastasuna; gizateriaren %99ren diru sarrerek, ostera, okerrera egin dute Covid-aren ondorioz”. Itxura denez, ezkutatzea gehiegi inporta ez den sekretua izango da klase-borroka. Beste behin ere, gainbehera kapitalista klixetzat agertzen da komunikabideetan, ohartarazpena edo alarma baino gehiago.

 

Nacho Vegasek azken diskoan abesten duenez, kapitalismoa inplosio-fasean sartu da, eta Chill Mafiak dio gerora begiratuz ilun dagoela dena. Benetan uste al dugu horizonte horren atzean iluntasuna besterik ez dela? Edota, etorkizun posible horiek ostu izanak desmobilizazioa, apatia, melankolia eta tristura elikatu dituela? Akaso denbora apur bat kendu beharko diogu distopia kapitalista honen kontraesanak deskribatzeari, eta etorkizun posibleak sortzen hasi. Ez bagara gai kapitalismoaren alternatibak irudikatzeko, zaila da hura eraisteko eta suntsitzeko antolatzea. Gehi diezazkiogun klase-borrokaren erretorikari alternatibak Euskal Herriarentzat. Hitz egin dezagun etxeak okupatzeaz, bitartekoak eta espazioak desjabetzeaz, gorputzak askatzeaz; pentsa dezagun zer-nolako gizartea eraiki nahi dugun. Pentsa dezagun Euskal Herria sozialistara zer bidek eramango gaituen. Utz diezaiogun geure buruak antikapitalistatzat soilik jotzeari eta izan gaitezen sozialistak, komunistak. Irakur dadila gure diskurtsoan zer-nolako gizartea dugun jomuga, eta ez soilik zer-nolakoa den deuseztatu nahi duguna. Eta pentsa dezagun nola egin bidea, lurraldetik, auzoetatik. Egin dezagun ihes heriotzatik, bizitza defendatzeak eskatzen duen indarkeria erradikalaz.

 

APURTU KAPITALAREN EUROPA!

 

Orriak