“El Filtro” galdutako prebentziozko elkartasunaren bila

Abuztuaren 24 honetan Montevideoko Filtroko gertakarien 27. urteurrena betetzen da. Kontzientzia internazionalista solidariotik, Uruguaiko herriak eta herri-mugimenduko antolakunde ugarik aldarrikatu zuten Jesus Maria Goitia, Mikel Ibañez eta Luis Lizarralde euskal hiru militanteei herri gisa asiloa emateko eskubidea, Espainiako Erresumak horien estradizioa eskatu baitzuen. Uruguaiko antolakunde, militante eta herritarrentzat hainbat egunetako mobilizazioak ekarri zituen horrek, eta horrekin batera, ehun zauritu baino gehiago eta bi hildako: Fernando Morroni eta Roberto Facal.

AGUR ETA OHORE, SANTRICH!

Arg.: Pakito Arriaran Fundazioa

Min eta amorru handiz jaso dugu Jesús Santrich militante iraultzailearen hilketa kolonbiar Estatu aparatuen eskutik. Santrichek bere militantzia eremu askotan garatu zuen: gerrillan, kulturan (poesia eta bestelako espresio artistikoen bitartez), antropologiaren bidez kolonbiar kultura indigenen ezagutzan... Bere presentzia iraultzailea, esan bezala, kolonbiar herriaren borrokaren eremu askotan ikusi ahal izan genuen, eta horrek egiten zuen Santrich militante iraultzaile integrala. Ezinbesteko diren horietako bat. Jasotzen ari zen eraso eta gezurren aurrean, Santrichek berak bere burua horrela definitu zuen elkarrizketa batean: iraultzaile zintzoa. Eta horrela mantendu zen azken momentura arte, borrokan amore eman gabe eta bere printzipio eta ideietan tinko.

 

Santrichek, marxismo leninismotik, beti aldarrikatu zuen Latinoamerikaren askapena amerikar herrien askapenetik etorriko zela, hori zela modua AEBen inperialismoarekin amaitu eta mende luzez ezarri den zapalkuntzarekin amaitzeko. Horrek, ezinbestean eraman zuen Santrich militante internazionalista izatera eta goxotasunez munduko herrien borrokak besarkatzera, tartean hainbeste maite zuen Euskal Herria. Zer esanik ez palestinar herriarekiko eta bere borrokarekiko sentitzen zuen gertutasuna, beti kufiya soinean, herri horrekiko maitasunaren seinale.

(...)

Garaipenera arte, compañero!


Agur eta ohore, Santrich!

 

HEMEN DA "BIZI ELKARTASUN INTERNAZIONALISTA" JARDUNALDIETAKO EGITARAUA!

Datorren ekainaren 11, 12 eta 13an Hernanin egingo ditugun "Bizi Elkartasun Internazionalista" jardunaldietako egitaraua prest dugu.

Hernaniko hainbat txoko internazionalismoz janztera goaz, zatozte!

 

 

Etengabeko Nakbaren aurka, Palestina aurrera!

Urtero, maiatzaren 15ean, Palestinako Nakba eguna gogoratzen dugu (“hondamendia”, arabieraz). Hala, egun horretan gogora ekartzen dugu mugimendu sionistak palestinarren garbiketa etnikoa hasi zuela, 1948an Israelgo Estatua sortzeko.

 

Izan ere, 750.000 edo 800.000 palestinar inguru bortxaz kanporatuta sortu zen Israelgo Estatua; horrekin batera, 418 eta 615 herri artean suntsitu ziren, sarraski ugari egin ziren (esaterako, Deir Yasine-koa), palestinarren jabetzak konfiskatu ziren, hiri eta herrien izenak aldatu ziren eta, are gehiago, bertakoez bestelako landare-espezie berriak sartu ziren. Lehenago bertan palestinarren hiriak, herriak, landa eta etxeak zeudela ezkutatzeko egin zuten hori guztia. Lehenago bertan Palestina existitu zela ezkutatzeko. Hori guztia, inperialismoaren aliatu nagusietako bat Ekialde Hurbilean egotea legitimatzeko.

 

Palestinan soilik judua den Estatu bat sortzeko proiektu sionista ezartzearen ondorioa da Nakba. Estatu hori XIX. mendearen amaieran hasi zen lehen koloniak ezarri zirenean, eta garaiko Europako kolonialismo arrazistatik edan zuen. Hain zuzen, Estatu sionistaren sorrera ezin izango zen gertatu potentzia inperialen (Britainia Handia, adibidez) eta Nazio Batuen Erakunde sortu berriaren laguntzarik gabe. Gaur egun ere, Estatu sionista potentzia inperialista nagusien (AEB edota Europar Batasuna) konplizitate esplizituaren mende dago oraindik. Negoziazio-prozesuek, hala nola Osloko akordioetako ustezko bake-prozesuak, proiektu sionista hedatzeko baino ez dute balio izan. Izan ere, berriro ere, etengabeko Nakba egiten ari dira palestinarren aurka, lurraldeak okupatuz, palestinarrak kanporatuz, diskriminatuz, erreprimituz eta hilez.

 

 

 

(...)

 

Etengabeko Nakbaren aurka, Palestina aurrera!


Eutsi Jerusalem, eutsi Gaza! Palestina askatu!

 

Jo ta ke!

Orriak