Mayumana sionistari boikot!

mayumana boycott boikot boicot israelBilboko Palestinaren aldeko plataformak deituta ostiralean eta larunbatean Bilboko 'La Casilla' pabilioiaren aurrean elkartaratzeak egin dira Mayumana talde sionistaren bisita dela eta. Mayunama isrraeldar produktu kulturala da, itxuraz modernoa, dinamikoa, bizia, 'hippya'.

Izatez, ordea, defenditzen du okupazio ilegala, defenditzen du 'apartheid'-a eta defenditzen du miloika palestinar beren etxeetatik urrun bizitzea.

Elkartasunean eta justizian sinesten dugunok ezin dugu onartu Mayumana bezalako produktu kultural kiratsez beteak Euskal Herrian ibiltzerik. Izan dadila azken aldia.

'Frantses eta Espainiar estatuen migratzaileen politikarik ez!' lelopean burutuko da Hendaia-Irun martxa larunbatean.

Martxoaren 21ean arrazakeria eta xenofobiaren aurkako eguna da. Aldarrikapenarako eguna beraz, eta Euskal Herrian martxoak 20rako martxa bat antolatu dute Anitzak-eko lagunek. Eragile askok ere eman dugu gure atxikimendua eta Askapenatik gonbitea luzatzea nahi dizuegu.

Martxa arratsaldeko 17:30etan Hendaiako Barneratze Zentroan hasi eta Irungo Espainako polizia komisaldegian bukatuko da. Martxa honekin 3 gai salatu nahi dugu:

Barneratze Zentroa (Centre de Rétention): Pertsona migratzaileen eskubideen urraketaren paradigma. Barneratze eufemismoaren atzean benetazko Guantanamoak izkutatzen dira, pertsonei askatasuna kentzen zaiela inongo berme juridikorik gabe.

Muga: Muga hau inposaketa bat da eta Euskal Herrian bizi garen guztiok atzerritarr egiten gaitu

Irungo polizia espainolaren komisaldegia. Punto hau ere estrategikoa da estatuen politika murriztaileentzat eta, bertatik gauzatzen dira Europa Batasunetik kanpo etorritako migratzaileen kanporaketak.

Ibilbideaa kilometro eta erdikoa da eta jai giroan izanen da. Martxaren amaieran ekitaldia izango da Irunen.

Bestalde, martxoak 22an, astelehena, hiriburuetan izango dira kontzentrazioak beraz adi mobilizazioeri.

Irun-Hendaia martxara atxikitu garen eragileen zerrenda duzue jarraian:

Gernikan Palestinaren gaineko hitzaldian 250 ikasle

gernika institutuaAtzo  Gernika-Lumoko institutuan 250 ikasle batu ziren Palestinaren gaineko hitzaldian, Askapenak eman zuen, Ikasle Abertzaleak antolatuta, bertan Bermeon bizi den Anwuar palestinarrak hitz egin zuen bertako egoarari buruz, nondik, zelan, zergatik eta nortzuk diren gatazkaren erantzuleak azaldu zituen, bera jatorriz Gazakoa dela kontuan edukirik, ikasleek ere parte hartzeko aukera izan zuten honi galderak eginez.

Hauetako entzule batek Palestinari laguntzeko modurik egokiena zein den galdetu zion eta Anwuarrek BOIKOTAren gaia azpimarratu baitu, azken finean Palestinarrentzat munduan zehar egin daitekeen elkartasunik hoberena delako eta Askapena horretan lanean ari dela eta zorionez gero eta jendarte eragile gehiago ere bai, bere esanetan, hori dela eta beste alde batetik hitzaldiaren amaieran Manexek (Busturialdeko Askapena lan taldeko partaide Bermeotarra) ISRAEL BOIKOTA egitearen dinamikaren nondik norakoak, zergatia eta garrntzia azaldu du, egungo koiuntura kontuan hartuz MAYUMANAk Bilbon egingo duen ikuskizun sionistari boikota egitearen mezua zabalduz ere.
Busturialdeko Askapena

Basque Info 10/III/10

You can listen to last week's Basque Info program here. Due to today's St. Patrick's Day celebrations here in Ireland we won't have Basque Info this week. In the meantime you can keep up to date at *http://www.facebook.com/basqueinfo.

  • Spanish Court sentences Arnaldo Otegi to two years in jail
  • Spain launches international criminalization campaign
  • Thousands call for pro-independence unity
  • Basque women take to the streets on International Women’s Day
  • No justice for Basques

 

Read here the bulletin:

Orriak