Pasa den larunbatean, Basque Solidarity Campaign-ren (euskal Herriaren Lagunak) eskutik hitzaldi eta proiekzioak izan ziren Edinburgon. Ekimen honen helburua Euskal Herrian bizi izan den ata gaur egin bizi den gerra zikinari buruzko informazioa ematea zen, azken kasu krudelari ere so eginez, Jon Anzarena. Hamarnaka lagun gerturatu ziren, tartean euskaldunak, espainolen bat, eskoziarriak, Polonia, Mejiko eta Peruko lagunak eta Fight Racism Fight Imperialism-en taldeko kide batzuk.
Sarrera moduan Euskal Herrian 80. Hamarkadan bizi izan zen gerra zikinari buruzko bideo bat eman zen. Ondoren 70-80 hamarkadetan gertatutako gerra zikinari buruzko elkarrizketa bat egon zen, euskal janari eta sagardoa dastatu aurretik.
Danon artean jan, edan eta hitz egin ondoren, Itsaoaren alaba filma proiektatu zen, gerra zikinaren ondorio pertsonalak adierazteko. Ondoren, Jon Anzaren kasuari buruz informazioa eman zen gaurko gerra zikinaren adibide moduan. Eta bukatzeko kontzertu internazional bat egon zen Edinburgoko Bannermans tabernan: Bergarako Fly Shit, Kircaldyko (Eskozia) Drive by Auto eta Poloniako After Birth taldeekin.