Aselen aldeko jaialdia Bermeoko kafe antzokian

Asel Luzarraga euskal idazlea Txileko estatuak bahitu zuenetik ekimenak ugari izan dira. Maputxe herriarekin elkartasuna adierazteagatik epaitua izango da laister eta Aske! plataformak kontzertu bat antolatu du prozesu honek sortuko dituen gastuei aurre egin ahal izateko.

Kalean izango gara beste behin ere, Martxoak 27, iluntzeko 21.00etan Bermeoko kafe antzokian.

Aselen aldeko irribarrea eta begiradak sustatzeko jaialdia burutuko dugu beste behin ere. Ondo pasatzea, disfrutatzea, lagunak egitea, beharbada ligatzea eta Asel aske utz dezaten sustatuko duen jaialdia izango dugu hau. Familia giroan, lagun arteko giroan, festa giroan… Bermeoko kafe antzokian.

Kartel paregabea artista paregabeekin eta SORPRESA itzelekin.

Segi irakurtzen...

brigadak10: 'elkarlotuz' aurkezpena Baionan.

Aurtengo Brigadak10:'elkarlotuz' kanpainaren azken txanpa honetan gure herrian barrena aurkezpenak egiten jarraitzen dugu. Internazionalismoan murgildu nahi duzuenontzako ekimen honetara gerturatzeko aukera ezin hobea izanik.

Hurrengo zita hau duzue:

  • Martxoaren 27an, larunbata, arratsaldeko 16:30etan Baionako Patxokin.

Animatu eta parte hartu!

Hamaika herri, borroka bakarra!

 

León Chávez mexikarraren kontzertuak aurki

Egunotan Mexikotik zuzenean etorritako gure aspaldiko lagun baten eskutik musikaz eta elkartasunaz gozatzeko aukera izango dugu. Leon Chavez Teixeiro eta Los profugos de manicomio taldearen kontzertuetan noski. Momentuz hiru daude aurreikusita:

  • Martxoaren 25ean, osteguna, Gasteizko Parral tabernan.
  • Martxoaren 26an, ostirala, Gernikako Gaztetxean. 19:00retan hitzaldia eta 21:00retan kontzertua.
  • Martxoaren 27an, larunbata, Hondarribiako Muara elkartean arratsaldean.
  • Martxoaren 29an, asteleheba, Bilboko Hikateneo-n arrtsaldeko 20:30etan.

Palestina iruditan ezagutzeko paradak Donostin eta Billabonan.

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Osteguna 25 16:00retan FIHEZeko 2.3 gelan bideo emanaldia "Gaza: War in media" (Ibaetako kanpusa, Donostia).
  • Osteguna 25 19:00retan Billabonako gaztetxean Palestinaren inguruko diaporama. Ondoren Brigadak10:'elkarlotuz' kanpainaren aurkezpena.
  • Ostirala 26 18:30etan Donostiako Alde zaharreko auzo biltokian Palestinaren inguruko diaporama.

Palestina askatu, Israeli boikot!!!

Orriak