Euskal Herriarekiko Nazioarteko IV. Elkartasun Astea amaitu berri da eta, Askapenako kideen hitzetan, oso arrakastatsua izan da. Mundu osoko hemezortzi herrialdetako ia sei mila lagunek hartu dute parte proposatutako ekitaldietan. Elkartasun Astea aitzakiatzat hartuz, GAUR8 Venezuelako, Italiako eta Herrialde Katalanetako lagun batzuekin elkartu da, Euskal Herriaren gaur egungo egoeraren inguruan solasteko.