Milanoko manifestazioa hedabideetan oiartzun zabala:
Radio Citta Perta (it), Milano Corriere, gara, republicca (it), infoaut, radiondadurto, euskalherria.info, notizie virgilio, lucinano muhlbauer, Il giornale
Gaur Milanon Euskal Herria, Kurdistan, Palestina, Kolonbia eta beste hainbat herriren aldeko manifestazio internazionalista gauzatzen ari da. Milaka lagun dabiltza (2.000 pasa) hainbat elkartasun taldek, zentro sozialek, etab-k deituta, tartean Italiako Euskal Herriaren Lagun guztiek.
argazki galeria
15:00: Deialdia denak elkartzen hasteko, pankartak, euskal presoen argazkiak, kamioi bat, megafonia, manifestariak hara eta hona eta polizia: 30 karabenieri polizi-jantziekin eta beste asko kalez jantzita. Kazetari asko dago, argazkilariak eta kamarak. Herritar askok galdetzen du argazkiengatik, nortzuk diren argazkietan daudenak eta ondoren nola litekeen argazkiak Euskal Herrian ezin erakustea.
16:00: Manifestazioa abiatu da lehen pankartan "Tanti populi un unica lotta" idatzirik dago eta hainbat herriren banderak agertzen dira: Euskal Herria, Palestina, Kolonbia, Irlanda, Kurdistan... Ondoren lehen blokea dator Euskal Herriarena, jendetsuena. Pankarta propioa du "Por el Socialismo, libertad para Euskal Herria", ondoren Euskal Presoen argazkiak agertzen dira, eta ondoren kamioi handi bat megafoniarekin Euskal Herriko hainbat datu eta borrokaren ezaugarriak ematen dira aditzera. Manifestariak eta megafonia tarteka kontsignak botatzen doaz "Euskal Herria Askatu!", "Dove è Jon?" (Non da Jon?") "stato spagnolo stato terrorista"....
16:30: Milanoko erdialdeko hainbat kaletatik ibili ostean espaniar turismo bulegoren paretik pasatu dira manifestariak. Oihuak areagotu dira eta arrautzak bota dituzte bulegoaren kontra, poliziek bulegoa babesteko kordoia egin dute. Turkia eta Kolonbiako kontsulatuen aurrera pasatzera doaz manifestariak.
17:50: Hasi da ekitaldia, bertan Askapena, Kurdistaneko lagun bat, Kolonbia, Sardinia, Palestina, EHL-Italiako lagun banak hartu dute hitza.
18:20: Bukatu da ekitaldia. Azpian duzue Askapenak bota duen interbentzioa gaztelaniaz (bertan italieraz egin da). Gauean Vittoria C.S.O.A-n kurduar afaria eta kontzertuak egongo dira.
Bejon deizuela!
Tanti populi un unica lotta!!!!