Azken bi astean, ezker abertzaleak 'Zutik Euskal Herria' agiria publiko egin zuenetik, nazioarteko babesak bata bestearen atzetik iristen ari dira. Horri gainera, azken Euskal herriaren Lagunak bultzatutako elkartasun aste arrakastatsuari gehitu behar zaio. Gurte herriak baditu herri eta esfera ezberdinetan bide-lagun onak: kalean, zentro sozialetan, enbaxaden aurrean, Iralnadan, Hego-Afrikan, Abya-Yalan edota Europako Legebiltzarrean.
Gatazka politikoen bitartekari eta abokatu hegoafrikarra den Brian Currin-ek adierazi duenez: 'PSOEk eta Espainiako Gobernuak eman behar dituzte orain pausoak' (gara, berria). Gaur bertan ere, gara egunkariak dakarrenez, Currinek azpimarratu du prozesuak aurrera egiten badu, Europa eta Europaz kanpoko hainbat herrialdek babesa emango diotela prozesuari.
Gerry Adams-ek, Sinn Feineko buruak txalotu egin ditu ezker abertzalearen gogoetaren emaitzak (gara, berria), azkenik Europako Legebiltzarrean aritzen den FriendShip taldeak (hainbat herrialdetako eurolegebiltzarkideak daude taldean) ere espaniar gobernuari eskatu dio prozesu demokratikora lotu dadila (gara, berria).
Euskal Herriarekin elkartasun lana osasuntsu eta sasoiko dabil.
Aurtengo brigaden kanpaina hasi da. Internazionalismoan murgildu nahi duzuenontzat, berriz ere, aukera paregabea, formakuntza on bat hartu, beste herri baten askapen borroka eta herri mugimenduak ezagutu, geure herriarenak han ezagutarazteko eta bueltan Euskal Herria Internazionalistaren eraikuntzan laguntzeko.
Iazko udazkenean Pakito Arriaran hil zutela 25 urte pasa direla, euskal mugimendu internazionalistari begiratzean, harrotasunez esaten dugu bidea egiten ari garela eta azken urteetan aurrera pausuak ematen goazela nabari dela. Orain brigaden bidez, gure ildo internazionalistak, gure joan eta etorriko elkartasuna,elkarlotu nahi dugu, hara nola:
Aurten Europara 3 brigada antolatuko ditugu. Europan, gugandik gertu, badira herriak beren independentzia eta aldaketa sozialen alde borrokan ari direnak, gainera, Euskal Herriak elkartasun gehien Europako herrietatik jasotzen du (berriki EHrekin IV nazioarteko elkartasun astean erakusti diguten bezala). Bi ildo horiek elkarlotu nahi ditugu. Euskal brigadistak Europako herri lagunekin, Italia, Sardinia, Grezia, Eskozia, Bretania... eta Euskal Herriarena Lagunak taldeekin harremanetan jarriz.
Urtean zehar egiten dugun borroka/lan internazionalistaren zutabe nagusietako bat Palestinarekin elkartasuna jorratzea da, horretarako Palestinarrek eman diguten tresna BDS (Israeli boikota, desinbertsioa eta isunak) kanpaina da, eta horren barruan PACBI (Irakaskuntza, kultura eta kirol arloetan boikota). Euskal Herrian elkartasunez manifestuaren bidez landu dugu eta horren isla elkartasunez tourra izan zen. Bueltako bidea behar zuen tourrak, eta aurten Palestinara kultur brigada bidaliko dugu, nolabait pacbi eta elkartasunezelkarlotzeko.
Gure brigaden 3. zutabea Abya-Yalan izango da. Bertan bi ildo nagusi jorratzen ditugu: prozesu bolibariarra eta jatorrizko herrien borroka. Bietan subirotasuna dago auzian: batean sozialismoaren bidean aurrera pausuak emateko eta bestean jatorrizko herrien subirotasuna berreskuratzeko. Bietatik daukagu zer ikasia eta bietan bilatuko dugu gure herriarentzat elkartasuna. Aurten gainera Abya-Yalako herri askoren (Kolonbia, Mexiko, Venezuela...) espaniar erreinuarekiko inependentziaren 200 urte egingo dira eta hor ere beraien eta gure prozesuak elkarlotu nahi ditugu eta beraiekin batera oihukatu herriok independentzia!!!
Animatu eta idatzi zure izena eta herria Apirilaren 15a baino lehen: brigadak@askapena.eus
Bestalde Asel Askatu plataformaren bidez hitzaldi sorta bat ari da egiten Euskal Herrian, batetik Aslen kasua plazatazea da helburua, bai eta maputxe herriaren egoeraren berri ematea (azken batean Aselek herri horrekin egiten duen elkartasun lanagatik izan da auzipetua).
Irudian duzue Bermion asteburuan egin zen hitzaldia non Edorta Jimenez (Euskal idazlea eta PEN klubeko kidea), Dabis Martinez (Hack.ing Badakigu informatika elkarteko kidea), Joseba Martos (Hack.ing Badakigu informatika elkarteko kidea) eta Asierrek (Askapenako brigadista) esku hartu zuten.
Ondorengo egunetan Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Gernikan, Billabona, Arrasate edo Tolosan egitea aurreikusita dago eta hurrengo ostegunean berriz Bilboko plaza biibilean elkarataratzea deituta dago iluntzeko 20:00etan. Hitzaldietako formatoa hauxe da:
Maputxeen egoera gaur egun eta Txileren gobernutik pairatzen duten egoera.
Aselek duen loturea maputxe herriarekin.
Aselek jasatzen duen egoeraren jatorria.
Egungo Aselen egoera eta Txileko gobernuaren jokabidea.
Berriki bukatu de Euskal Herriarekin IV nazioarteko elkartasun astea. 18 herrialdetan 80 baino gehiago ekimen eta guztira 6.000tik gora lagun bildu da Euskal Herriaren Lagunak bultzatuta: Norbegia, Danimarka, Alemania, Suitza, Eslobenia, Italia, Països Catalans, Gaztela, Eskozia, Irlanda, Ingalaterra, Estatu Frantsesa, Portugal, Venezuela, Argentina, Uruguay, Mexiko... Sozialismoaren bidean Askatasuna Euskal Herriarentzat!!! Aupa Zuek!!!
Recien ha concluído la IV Semana Internacional de Solidaridad con Euskal Herria, han sido más de 80 iniciativas en 18 países con una participación de más de 6000 personas: Noruega, Dinamarca, Alemania, Suiza, Eslovenia, Italia, Països Catalans, Castilla, Escozia, Irlanda, Inglaterra, Estado francés, Portugal, Venezuela, Argentina, Uruguay, Mexico... Hacia el socialismo, libertad para Euskal Herria!!!Aupa Zuek!!!
Recently has finished the IV International Week of Solidarity with Euskal Herria, have been more than 80 initiatives in 18 countries with a stake of more than 6000 people: Norway, Denmark, Germany, Switzerland, Slovenia, Italy, Països Catalans, Castile, Escozios, Irish, English, French State, Portugal, Venezuela, Argentina, Uruguay, Mexico...Towards Socialism, Freedom for Euskal Herria!!! Aupa zuek!!!!
A récemment terminé la quatrième Semaine Internationale de Solidarité avec Euskal Herria, ont été plus de 80 initiatives dans 18 pays avec une participation de plus de 6000 personnes: Norvège, Danemark, Allemagne, Suisse, Slovénie, Italie, Països Catalans, de Castille, Escozios, irlandais, anglais, français État, Portugal, Venezuela, Argentine, Uruguay, Mexique ... Vers le socialisme, liberté pour le Pays Basque!!! Aupa Zuek!!!
Recentemente ha terminato la IV Settimana Internazionale di Solidarietà con Euskal Herria, sono stati più di 80 iniziative in 18 paesi con una quota di oltre 6000 persone: Norvegia, Danimarca, Germania, Svizzera, Slovenia, Italia, Països Catalans, Castiglia, Escozios, irlandese, inglese, francese di Stato, Portogallo, Venezuela, Argentina, Uruguay, Messico ... Verso il socialismo, libertà per l'Euskal Herria!!! Aupa Zuek!!!