Asteburu honetan segida eman zaio aurreko astean Segi gazte erakundean militatzeagatik izandako 34 atxilotuen aldeko elkartasunari. Irlandan esaterako Irish Basque Solidarity Committees-ek antolatuta bi elkarretaratze egin ziren "Prozesu demokratikoa sustengatu, errepresioa gelditu" lelopean. Dublinen 40 lagun bildu ziren eta Belfasten 60. Belfasten bildutakoen artean Belfasteko alkate ordea eta Sinn Féineko bi parlamentari eta bi zinegotzi zeuden. Ostegunean beste elkarretaratze bat egin zuten Limericken eta datorren astean Corken izanen da Irish Basque Solidarity Committees-ek antolatuta ere. Ogra Shinn Féin gazte erakundeak bere elkartasuna adierazi die atxilotutakoei eta datozen egunetan elkartasun ekimenak antolatutzeko asmoa agertu du.
Bartzelonan bestalde, pasa den aste osoan zehar eta Amics i Amigues d'Euskal Herria-k antolatuta, Tasio Erkizia eta Gabi Basañez bira batean ibili ziren. 7 hitzaldi eman zituzten eta gazteen aurkako polizi operazioa tartean tokatu zelarik gçhango gazte erakunde askorekin harremanak egin. Hartara Cajei, Maulets, Sindicat d'Estudiants dels Països Catalans, Endavant, Coordinadora d'assemblees de joves de l'Esquerra independentista, Plataforma per la Democracia a Euskal Herria eta AC La Formal Associació tadeek gazte erakundeari beren babesa adierazi eta elkartaratzea eginzuten bartzelonan (60 lagun batu ziren), JERC ERC alderdi politikoko gazteek ere beren babesa adierazi zieten euskal gazteei.
Izen hori du Ricardo Arjona panamerikar bakarlariaren abesti ezagun batek, eta hori da Hondurasen, Micheletti kolpistak duen ministerio garrantzitsuena, denborarena. Kartzela zigor bat balitz bezala, bost hilabete eta egun bat pasa dira estatu kolpearen eta bihar ospatuko diren hauteskunde antidemokratikoen artean. Epe bat non tarteak eta taktikak oso neurtuak egon diren.
Die Linke, por boca de su portavoz de Políti- ca Interior en el Bundestag, Ulla Jelpke, ha saludado la iniciativa de la izquierda abertzale y confía en que «se ha situado correctamente el punto débil del Estado español: el terreno de la política». Considera que así se «deslegitimará más eficazmente» el aparato represivo dentro y fuera del Estado español.
Hondurasko herriak estatu golpea jasan zuenetik antolaketa eta erresistentzian oinarritu du bere borroka, Manuel Zelaya gobernura itzul dadin eta handik aurrera bestelako eskakizunek ere leku hartu dute burgesiaren erasoei erantzuna ematen hasi orduko. Eskuindar faxismoak herriaren eta herritarren eskaerei muzin egin eta malabarismo politiko baten bitartez, AEB-en babesarekin eta zilegitasunarekin beti ere, hauteskundeak izango dira datorren igandean, ez ordea herriaren hauteskundeak. Eta horregatik, Hondurasko errestentziak uko egin dio bertan parte hartzeari eta honetaz gain,erresistentziarako deia luzatu dute, batzar eratzailea nazionala eratu dadin eta gobernu herritarra eta parte hartzailea eratzen jarraitzeko . Entzun HEMEN hauteskundeen aurkako erresiztentzia nazioaleko hainbat kidek eginiko agerpen publikoak audio formatuan.