La Boca auzo tradizionaletik Villa Soldati eta Bajo Flores villetara jo dute brigadistek. Ideia bat egiteko, gaur egun Buenos Aires hirian 20 “villa” inguru eta 57 asentamendu daude. 2010eko errolda ofizialaren arabera gutxi gora-behera 163.000 pertsona bizi dira auzo horietan, gehienak atzerritarrak. Kopuru zehatza kalkulatzea zaila den arren, askoz ere zifra altuagoa izan daiteke. Azken urteotan villak hazi egin dira, baina ez azalerari dagokionez baizik eta altueran.
Ramallahko bideo kronikaren ostean Susiya kanpamendua, nekazari eta abeltzainen herrixkako errealitatea azaltzen digute Palestinako brigada kideek. C zonaldean kokatzen da kanpamendua eta Israelen kolonizazio politen bitartez, bertatik kanporatzeko estrategiak garatzen dituzte.
Sao Paulora hurbiltzen ginen heinean kotxeen abiadura gero eta motelagoa zen auto pilaketak zirela eta. Izan ere, hirian 12 milioi biztanle erroldatuta daude (estatu osoan 44 milioi orotara). Brasilgo hiri eta estatu jendetsuenak izateaz gain, gune ekonomiko garrantzitsuenak direla esan daiteke, nekazaritza-ekoizpen ikuspegitik zein industrial eta finantzierotik ere. Makro-hiri bat izanda, kontraesanak agerikoak dira, muturreko egoerak bata bestearen alboan biziz. Jendea egoera oso kaxkarrean bizi den faveletatik gertu sekulako segurtasun neurriez inguratutako eraikuntzak topatzen ditugu. Kalean lo egiten duen jendearen gainetik, trafikoa ekiditeko helikopteroz hiritik mugitzen diren aberatsak entzun daitezke. Izan ere Sao Paulo helikoptero pribatuen trafiko handien daukan munduko hirietako bat da.
Buenos Aireseko Pompeya auzotik La Boca auzo tradizionalera jo dute brigadistek. Bertan, La Boca; “conventillos” deritzen egurrezko etxe xume eta koloretsuetan bizi dira biztanleak. Euren egunerokotasuna zaila bada ere, elkartasun sentimendua da nagusi auzotarren artean. Brigadistak Los Pibes organizazio sozial eta politikoarekin elkartu ziren eta hemen jaso digute beraien esperientzia.
1996. urtean, La Bocaren egoera lazgarria ikusita eta kapitalismo basatiari erantzun emateko, hainbat familia elkartu egin ziren eta Los Pibes jantokia ireki zuten. Hala, “euren istorioa” aldatzen saiatu ziren “historia” aldatzen laguntzeko. Eskolara joaten ez ziren egunetan haurren elikadura bermatzea zen egitasmoaren helburua. Izan ere, jantokiak egindako lanagatik izan ez balitz, neska-mutil askok ez lukete aukerarik izango egunean otordu bakar bat ere ez egiteko.