Brasilera doan Askapenaren lehengo brigadako kideek ere bidali digute kronika! Brigada honetako elementu zentrala MST (Movimento dos Trabalhadores Rurais Sem Terra) ezagutzea da eta horrertarako erarik egokiena da ezer baino lehen formazio politikoa jasotzea Florestan Fernandez Eskola Nazionalean (ENFF). Bertan pasa dituzte lehen egunak eta horixe bera da kronika honetan azaltzen digutena.
ENFF Sao Paulo Estatuan kokatua dago, hiritik 70 kilometrotara. 1997. urtean hasi ziren eraikitzen, formakuntza beharrei erantzuteko eta topagune erreferentzial bilakatzeko asmoz. Eraikuntzan, urteetan zehar mila bolondres baino gehiagoren laguntzaz, "Eskolako lagunak" elkarteari jendeak egindako dohaintzez eta Brasileko hainbat tokitik bidalitako brigaden ekarpenez, MST-k 2005ean inauguratu zuen eskola. 10 urte hauetan 500 irakasle eta 16.000 ikasle baino gehiago pasatu dira bertatik, ENFF-k eskeintzen dituen ikasketa zein kurtsoetan parte hartuz.
Gasteizko jaiei amaiera emateko, abuztuaren 9an Herriak Libre eguna antolatu zen. Bertan izan ziren eskubide zibil eta politikoen aldeko mugimenduko kideak, auziperatuak, internazionalistak, gazte karpako kideak, blusak, eta baita Askapeña Bilboko konpartsako kideak ere. Egun atsegina izan zen, jana eta musika ez zen falta izan, eta eguna borobiltzeko, iluntzean ekitaldia. Bertan Gasteizko Herriak Libre mugimendutik antolatzera eta urriaren 3an Gasteizen burutuko den herri epaiketan parte hartzera dei egin zuten.
Hemen irakurgai Walter Wendelin auziperatuak ekitaldian izandako hitzartzea:
Suruc-eko sarraskiko gorpuen harreran parte hartu ostean Amedetik, Ipar Kurdistango hiriburutik, 15 minututara Shengaleko errefuxiatu kanpamenduan izan ziren brigadista eta beranduago Rojabakoan. Hemen errefuxiatu gune bakoitzaren kronika laburrak.
Shengaleko errefuxiatu kanpamenduan orain urte bat iritsitako 3500 errefuxiatu bizi dira. Kanpamendu honetan dauden errefuxiatuak Iraken menpeko Kurdistanen bizi ziren Sinjar herrikoak dira. Yezidi komunitateak milioi bat pertsona batzen ditu, berezko erlijio sinesmena dute eta kurduera da beraien hizkuntza.
2014ko uda hasieran Estatu Islamiarrak Sinjar hartu zuen, Yezidi komunitatea islamera bihurtzera derrigortu zuen, ondorioz, hau onartu ez zuten hainbat erail zituzten. Egoera honen aurrean 25.000 yezidi ihesean joan ziren hiritik iparraldera, Turkiara heltzeko asmoz. Turkiako gobernuak egoera humanitario gogor honen aurrean, ez zituen mugak ireki milaka yezidi Irakeko aldean babesik gabe utziz. Hau ikusirik, PKK-ko gerrillariak bideak ireki zituen ISISen kontrolpean zeuden herrietan ekinez, komunitatea aste batez gelditu gabe oinez ibili ondoren, mendiz Turkiara sartzea lortu zuten.
Resumen Latinoamericano, 8 de agosto 2015.- La Fiscalía de la Audiencia Nacional española, un Tribunal de excepción heredado de la época franquista, ha hecho pública su calificación para la vista oral derivada de la redada de 2010 contra la organización internacionalista vasca Askapena, Este juicio al internacionalismo solidario de ida y vuelta habrá de celebrarse a mediados de octubre, y en el mismo se pretende enviar seis años a la cárcel a los militantes Walter Wendelin, Gabi Basañez, David Soto, Aritz Ganboa y Unai Vázquez. Además, en su constante y brutal represión contra la lucha del pueblo vasco, se reclama la ilegalización y disolución de Askapena pero también de una comparsa festiva denominada Askapeña, de la organización centrada en "un comercio menos injusto" denominada Elkar Truke y el organismo solidario, Herriak Aske.