Buenos Aireseko Pompeya auzoan dagoen kultur zentro okupatua bisitatzeko aukera izan dute Argentina Uruguayko brigadako kideek. Pañuelos en Rebeldía taldeak lurraldetasunari buruzko mintegia antolatu zuen eta bertan parte hartzeko aukera izan zuten. Bertan hainbat naziotako kideak ere izan dira, tartean Pompeyako zentro kulturalean Monica Mejicanorekin Mexikoko egoeraren berri jaso zuten brigadistek.
Pompeya Kultur Zentroan hainbat erakunde eta ekimen biltzen dira, horien artean, Pañuelos en Rebeldía. Herri-hezkuntza eraikitzea da euren asmoa eta, horretarako, ekintza politiko pedagogikoan dihardute Argentinako eta Latinoamerikako beste mugimendu sozialekin; hainbat herri zapalduekin elkarlanean eta borrokan. Herri-mugimenduen errealitatea ezagutaraztea eta eraldatzea dute helburu, eta euren lanak 3 ardatz nagusi ditu:
Aurreko kronikan aipatu genuen bezala, Fraybak behaketarako brigada zibilak antolatzen ditu eta emergentzi egoera baterako laguntza eskatu digu. Burututako ekintza hauek "Rostros del Despojo" izeneko programa baten barruan daude, non komunitate indigenek jasandako injustizien eta inpunitatearen aurka lan egiten dute, salaketak eginez. Giza eskubideen urraketen egileak identifikatu eta ikusgarri egiten dituzte, Mexikoko gobernuari beraien beharrak betetzera behartuz eta aldi berean hauen indiferentzia salatuz.
Hebronen okupazioaren nondik norakoak ikusi eta azaldu ostean Ramallahtik kronika berri batekin datozkigu brigada kideak. Oraingo honetan okupazioaren beste adibide bat azaldu digute, errepresioa eta preso pòlitikoen afera hain zuzen ere. Egun 4700 preso politiko aurkitzen dira palestinan eta bereziki azpimarratu digute brigadistek modu sistematiko batean ematen diren atxiloketa administratiboak, 6 hilabetetz espetxean izan zaitzaketenak inolako epai edo arrazoi gabe.