"Bilbon, kapitalismoaren kontra. Maiatzak 1 egin" manifestuaren aurkezpena

Bilboko gizarte eta herri mugimenduetako ordezkari askok [Ikasle Abertzaleak, BUIA, Elkartzen, Uribarritzen, Zirikatzen, Askapena, Komite Internazionalistak, Boltxe, Kitzikan, Reconstrucción Comunista, Sare Antifaxista, Burdinezko gerrikoa] "Bilbon kapitalismoaren aurka. Maiatzaren 1 egin" izeneko manifestua prentsaurrekoan aurkeztu genuen pasa den astean. Adostutako agiri horren bidez gure jarrera langileentzako data historiko horren aurrean azaldu nahi izan dugu. Daukagun asmoa jatorrizko esanahia berreskuratzea da eta berriro errebindikazioa lehengo lerroan ipintzea Maiatzaren Lehen honetan.

Honela, maiatzaren 1a mobilizazio eta hausnarketarako data bihurtzea proposatzen dugu. Apirileko azken astean, jardunaldi batzuk egingo ditugu (laster emango dugu informazio gehiago). Era berean,  Maiatzaren 1ean, Deustuko Zubitik 17.00etan egingo den manifestaziora dei egiten dugu.

Apirilaren 18an Euskal Herrian ere TTIParen aurkako mobilizazioak antolatu dira

Datorren apirilaren 18an, nazioartean TTIParen aurkako mobilizazioak antolatu dira, baita Euskal Herrian ere. Askapenatik, deialdi hauekin bat egin eta euskal jendarteari, TTIParen inguruan informatu eta mobilizatzeko gonbidapena luzatu nahi diogu.

Hemen labur datozen egunetako hitzaldia eta mobilizazio deialdiak:

MOBILIZAZIOAK

Apirilak 18, larunbata

BILBON manifestazioa arratsaldeko 20:00etan Eliptika Plazatik

DONOSTIAN elkarretaratzea eguerdiko 12:00etan Bulebarrean

GASTEIZEN (Gora Gasteizek antolatukoko egunean) informazio mahai izango da Correosen, TTIParen inguruan gehiago jakin nahiz izanez gero.

IRUÑEAN manifestazioa 18:00etan abiatuko da, Iruñeko autobus geltoki zaharretik.

Comunicado de Fundación Pakito Arriaran ante la petición de carcel e ilegalización de Askapena

Ante el próximo juicio contra cinco compañerxs de Askapena y el intento de ilegalización de la organización internacionalista, desde la Fundación Pakito Arriaran se pone en marcha una campaña de apoyo a dicha organización y recogida de adhesiones al siguiente comunicado. Las adhesiones se recogerán en la dirección de correo electrónico pakitoarriaranweb@gmail.com.

La Fundación Pakito Arriaran declara su solidaridad con Askapena, expresando su más profundo rechazo ante la persecución a cinco compañerxs de dicha organización y el intento de ilegalización de la misma por parte del sistema judicial español, brazo de políticas colonialistas anacrónicas que actúan desconociendo a los pueblos, sus derechos a la autodeterminación y a establecer lazos de hermandad y solidaridad con lxs que luchan por su emancipación. Así pues, estamos ante otro juicio político del Estado español, ante el accionar represivo de un Estado imperialista que trata de arrancarle la voz a un pueblo que anhela construir una sociedad justa.

Parisen euskal preso eta iheslari politikoen egoera presente izan zuten pasa den apirilaren 12an

Datorren apirilaren 17an Preso Politikoen Nazioarteko eguna dugu. Testuinguru horretan, Pariseko Euskal Herriaren Lagunak sareko kideek pasa den igandean, apirilak 12 Euskal Herriko preso eta iheslari politikoek bizi duten testuingurua eta eguneroko eskubide urraketaren berri aditzera eman zuten hitzaldi baten bitartez. .

Urtero, data hauen bueltan, presoen politikoen inguruko astea antolatzen dute Parisen eta herrialde ezberdinetako presoen auzia ekartzen dute mahai gainera. Beste urte betez, Euskal Presoen auzia ere presente izan zen EHL sareko kideen bitartez. Hemen Pariseko lagunek helarazitako eguneran kronika eta argazki bilduma: 

Orriak