Beste urte betez, datorren apirilaren 11ean, armagintzaren aurkako VIII. Bizi-Martxa burutuko da Bilbotik Getxora. Komite Internazionalistak, Eguzki, Ekologistak Martxan, Kakitzat, KEM-MOC eta Askapena mugimenduek antolatutako ekimen honek arma industrian aritzen diren enpresak salatzea eta lantegi horiek industria sozialeko enpresa bihurtzeko eskatzea du helburu. Bilbon hasi eta Barakaldo naiz Getxon arma industrian aritzen diren bi enpresa lotuko ditugu.
Martxa goizeko 11:00etan hasiko da Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurretik. Handik Barakaldoko Precicast militar lantegira hurbilduko dira txirrindulariak, Getxoko Sener enpresaren aurrean bukatzeko.
Ekimen honekin "salaketa bikoitza" egin nahi dute Bizi Martxaren deitzaileek. Alde batetik, gastu militarrarako eta armagintza bultzatzeko "euskal instituzioek gero eta diru gehiago desbideratzen dutela adieraztea" eta, beste aldetik, "euskal armagintza eta Israel armadaren arteko dagoen harremana azaleratzea".