Kurdistan eta Kobaneko herri erresistentziaren alde kalera

Deialdiak:

IRUÑEAN urriak 31 (ostirala) 19:00etan Sarasate pasealekuan elkarretaratzea

BILBON azaroak 1 (larunbata) 12:00etan udaletxetik abiatuta, Guggenheimeraino joango den manifestaldian.

Joan den irailaren 15ean Estatu Islamikoa erakunde kriminalak, inperialismoak bere tresna bezala darabilenak, Rojava'ko eskualdea autonomoan (Siria iparraldean) kokaturiko Kobanê hiri kurduaren aurkako fronte anitzeko erasoa abiatu zuen, hiria eskuratzeko hirugarren saiakera dena. EI-ak, berriro elkarturik, bortizki erasotu ditu, bereizi gabe, bai borrokalari kurduak bai herritar zibilak, helburu bakarrarekin: herri kurduak Rojavan eraikitako proiektu demokratiko eta askatzailea suntsitzea.

Indeferentziarik ez Mexikoko ikasleen masakrearen aurrean!

Ikasle Abertzaleak eta Askapenatik Mexikoko ikasleei gure elkartasun mezua adierazi nahi diegu.

Iada hilabete pasa da Ayotzinapako (Guerrero) eskola bateko 43 ikasle modu fortzatuan desagertu zirenetik eta modu extrajudizialean 3 ikasle ejekutatu zituztenetik: Julio César Ramírez, Daniel Solís Gallardo, Julio César Mondragón eta beste 20 ikasle zauritu. Ekintza hauek Iguala eta Coculako Polizia Munizipalaren eskutik etorri ziren Guerreroko Estatuan, Mexikon.

Kurdistango borrokari elkartasuna adierazteko mobilizazioak Iruñea eta Bilbon

Datorren urriaren 31ean eta azaroaren 1ean, Kurdistango borrokari elkartasuna adierazteko mobilizazioak burutuko dira Iruñean eta Bilbon hurrenez hurren.

Azaroaren 1ean, larunbata, Europa osoan mobilizatzeko deialdia luzatu dute. Zehazki, EUTCk (EU Turkey Civic Comission) egin du, Turkiak Europar Batasunarekin bat egite aldera jarritako irizpideak betetzen dituen aztertzen duen hiritar erakundeak. Kurdistango Nazio Kongresuaren (KNK) babesa ere jaso du.

Hilabete internazionalistari ekingo diote gaur Donostian

Hilabete Internazionalista antolatu dute Donostiako Ernai eta Askapenk elkarlanean eta gaur emango diote hasiera ekimenari Donbaseko herri erresistentziaren inguruko hitzaldiarekin Txantxarreka Gaztetxean.

Pasa den ikasturtean izan zuen harrera ikusita, beste urte betez eta elkarlanean berriz ere, egungo borroka eta herri erresistentziak gurera ekarri eta berauetaz ikasi, hausnartu eta eztabaidatzeko espazioa ireki nahi dute bi antolakundeek Hilabete Internazionalistarekin. Horretarako, datozen asteerako lau hitzaldi antolatu dituzte Donostiako txoko ezberdinetan

Ukraniako inperialismoaz eta Donaseko herri erresistentziaren ekingo diote dinamikari. Horretarako Asier Blas EHU-ko irakaslea eta Lur Gil, Banda Bassottirekin brigadan joan den kideak gako interesgarri ugari eskainiko dizkigute, benetan Europa ekialdean gertatzen ari denaz ikasi eta aktore ezberdinek jokatzen dituzten paperak ulertzeko. Urriak 29, 19'00etan Txantxarreka Gaztetxean (Antiguo)

Orriak