Kubatik, osasuna eta askatasuna!

Italiak mediku kubatarren delegazioa jaso du Covid-19ari aurre egiteko, eta Italiaz gain, gutxienez beste 36 herrialdetan kooperazio lanetan dabil. Oraindik ere jasaten duen blokeo inperialistaren gainetik Kubak elkartasun internazionalistaren adierazpen gorena izaten jarraitzen du.

Kubako iraultza hasi zenetik, bere izaera internazionalista agerian utzi du behin eta berriz Kubak, hala nola Angolan, Bolivian, Aljerian, Venezuelan, Haitin... Kapitalismoak gogorren kolpatutako herrialdeetara hamarnaka delegazio bidali ditu Kubak azken hamarkadotan.


Fidel Castroren hitzetan: “No hay independencia ni hay revolución sin el socialismo y sin la solidaridad internacional, sin la práctica de la solidaridad internacional. ¡Apoyarse en ella y apoyar la solidaridad internacional; recibirla y darla!”
"Nuestro país llevará adelante su política internacionalista sin vacilaciones de ninguna índole y de solidaridad con el movimiento revolucionario en todo el mundo; nuestro país profundizará sus ideas revolucionarias y llevará adelante sus banderas hasta donde sea capaz."
 

Kapitalismoa agerian uzten ari da aurpegirik gordinena, inperialismoak kolpe gogorra eman du, eta datozen ondorioak oso latzak izango dira herri langileontzat. Europar Batasuna ez da gai berau osatzen duten estatu kideak lagundu eta sostengatzeko. Alderantziz, interes ekonomikoak izango dira beste behin babestu eta sostengatuko dituztenak, edozeren eta edozeinen gainetik. Pandemia honen gainean, beste behin langileon aurkako eraso ekonomikoa baitator. Aldiz, ekonomikoki blokeatuta dagoen herrialde komunista batetik elkartasuna eta baliabideak jaso ditu Italiak. Ez da zalantzarik, basakeria kapitalistari aliantza eta elkartasun internazionalistak soilik egingo diola aurre.


Herriok bizirauteko ezinbestekoa dugu elkartasun internazionalista. Beraz, saretu eta sendotu dezagun Euskal Herriko mugimendu internazionalista! 


Gora Euskal Herria internazionalista!
 

2020ko brigada kanpainako bideo spota!

Hemen duzue aurtengo brigada kanpainako irakurketa. Gogoratu izen emate epea apirilaren 19an amaitzen dela, baina eskertuko genizueke azken unerako ez uztea. Idatzi lasai helbide honetara eta animatu zaitez elkartasun internazionalista bizitzera!

Turkiar faxismoaren aurrean, herriok borroka internazionalista!

Azken egunotan Siriako Idlib eskualdea etengabeko albistegai izaten ari da, egunkari eta telebistetan. Idlib, 2019 hasieratik, Siriako gobernuaren aurka aritu diren talde jihadisten kontrolpean egon da, hain zuzen ere Al Qaedaren gertukoak diren Hayat Tahrir al Sham-en menpean. Gertaerek ez dute etenik, artikulu hau idazteko unean bertan, hamarnaka soldadu turkiar hil dira Siriako ejertzitoak Idlib berreskuratzeko eginiko erasoan; eta, bestalde, Turkiak mehatxu egin dio Europar Batasunari, etorkinei mugak irekiko dizkiela adieraziz.

 

Euskal Herritik elkartasuna, Öcalanen aldeko martxa luzean

Hemen, Ocalan eta preso politiko kurduen askatasunaren aldeko martxa honetan, Kurdistango askapen borrokarekin elkartasuna adierazi nahi dugu Euskal Herritik. Herri kurduak eta Euskal Herriak borroka bera dugula argi dugu, bi herriak estatu zapaltzaileen biktimak gara, eta biktimak izateari utzi eta geure askatasunaren alde borrokatzea erabakitzen dugun unean, estatuek espetxeratu, torturatu eta erailtzen gaituzte.

Orriak