Maiatzak‭ ‬1. ‭ ‬Langileon‭ ‬Europa eraikiz,‭ ‬apurtu kapitalaren‭ ‬Europa‭

"‬Parece que damos por hecho que estamos en la Unión Europea y parece que no hay vida fuera de la Unión Europea,‭ ‬y damos por hecho que la moneda es el euro y no puede haber otra porque fuera del euro está el caos.‭ ‬Nosotras decimos que el caos es ahora,‭ ‬la pobreza es ahora.‭»

Anna Gabriel‭ ‬i Sabaté

 

Flexiblizazioa,‭ ‬pentsioen murrizketak,‭ ‬lan erreproduktibo ez‭ ‬aitortua,‭ ‬zerbitzu publiko eta sozialen pribatizazioa,‭ ‬gizon eta emakumeen arteko soldata ezberdintasuna,‭ ‬lan baldintzen okertzea,‭ ‬lan osasunaren okertzea,‭ ‬heriotza...‭ ‬Hau da Europar Batasunaren‭ ‬menpe bizi garen langileon egoera orokortua.‭ ‬Gastu soziala distribuziorako‭ ‬azpeigiturak‭ ‬(AHT,‭ ‬superportuak...‭) ‬eraikitzeko erabiltzen duten bitartean‭; ‬etxe kaleratzeak,‭ ‬desnutrizio kasuak eta pobreziaren handitze orokortua ematen ari da gure langile auzoetan.‭

Bestalde,‭ ‬Europar Batasuneko Estatuak,‭ ‬beren‭ «‬segurtasun‭» ‬sistemak gogortzen‭ ‬jarriatzen dute,‭ ‬lege errepresiboak,‭ ‬barne eta kanpo ministeritzen partiden handitzeak,‭ ‬Schengen‭ ‬ eta PESCO bezelako akordioak,‭ ‬mugen itxiera...‭ ‬Haiek eragindako gatazka sozialei indarkeriaren bitartez erantzunteko prestatzen ari dira.‭

Notre-Dame-des-Landeseko ZADean, kapitalismoaren aurka, askatasunez burujabetza eraikitzen segituko dute.

Macron-en gobernuak joan den urtarrilean adierazi zuen legez, NDDLko ZADaren husteko operazioak hasi ziren duela astebete, apirilaren 9an. 2 500 militar, mota anitzetako armez, baita tankez eta helikopteroz horniturik, estatuak 'legez kanpoko' kontsideratzen duen gunera indarrez sartu ziren. Bertan, 300 bat pertsona bizi dira gaur egun, auzolanean eta autogestioan eraiki dituzten 90 bat bizitokitan.

Batzuk 'Grand Ouest' deituriko aireportuaren proiektuaren kontra hasi ziren lur haien okupatzen 2008an, beste batzuk berantago heldu ziren, baina ororen helburua bera izan da urte luzez: burujabetza helburu, estatu kapitalistaren lege eta logiketatik kanpo autogestioan bizitzea.

Egun, aireportu proiektua bertan behera gelditu bada ere, Estatuak 70. hamarkadatik goiti expropriatu eta suntsitu nahi izan dituen lurrak berreskuratu nahi ditu, berriz ere bere kontrolpean izateko. Eta horretarako, urte luzez lurraren babesaren alde egin dutenak kanporatu nahiean dabil.

Apirilaren 9an, astelehenez hasi eta ofizilaki ostegunean, apirilaren 12 gauean, bukatu den eraso militarrak, oraindik ere aurrera darrai. Kolpatuak eta eragindako sarraskiak anitz izan dira, eta izaten ari dira. Horregatik, bertako bizilagunek sustengua eskatzen dute: bai bertaratuz zein munduko edozein tokitik mobilizatuz.

Iaz, lehen aldikoz, Askapenak antolaturiko brigada bat NDDLko ZADean izan zen, Munduko herrien borroken etxea izatea helburu duen Ambazada erakitzeko auzolanean parte hartzen. Auzolana ez ezik, euskal herri langileak ZADeko bizi ereduarekiko eta borrokarekiko duen elkartasuna jorratu genuen.

Eraso honen aurrean, gaur ere, berdina egitea dagokigu. Horregatik ZADen izandako brigadistok, dei egiten dugu, lekuan leku ZADen sustenguz burutzen diren mobilizazioetan parte hartzeko eta NDDLeko ZADera joateko deia zabalduz.


Haiek suntsitu, guk eraiki!

Euskal Herrian, 2018ko apirilaren 18an

Siriaren kontrako eraso inperialistarik ez!

Gaur goizaldean AEBk, Erresuma Batua eta Frantziarekin batera, Siriako estatu burujabea erasotu dute arma kimikoak erabiltzearen aitzakipean. 2017an gertatu bezala, eraso imperialista larria izan da honako hau. Mendebaldetik Siriako herriak bizi duen gerra luzatzeko apostu garbia erakusten du ezbairik gabe, hala nola, herrialde hauek Sirian dituzten interes ekonomiko, energetiko eta geoestrategikoak, armen bidez eskuratzeko apostua garbia den bezala.

Kasu honetan, gure herria zapaltzen duen Frantziar estatua dago erasoa egin dutenen artean. Zentzu horretan, Euskal Herritik eraso hau irmoki salatzea dagokigu. Gure izenean ez dugulako inolako herriren burujabetza zalantzan jartzea onartuko. Ez dugu gure herria gerra imperialistetan sartzea onartuko.

Horregatik dei egiten diegu euskal internazionalistei nola eragile politiko, sindikal eta sozialei kalera atera eta siriako eraso berri hau salatzera. Adi mobilizazioei!


Eraso inperialistarik ez!
Siriako burujabetzaren alde, gora borroka internazionalista!

Munduko preso politikoak kalera!

2004a izan zen. Euskal Herrian buruturiko ekimen batean, munduko herri borrokalarietako kideekin elkarlanean, nazioarteko preso politikoen egun bezala izendatu zen apirilaren 17a. Elkartasun internazionalistaren adibide garbia izan zen orduko aldarrikapen hura ezbairik gabe. Gaur, mundu osoko hainbat txokotan milaka ohe hutsik dauden bitartean, milaka senide, lagun edo ezagunek hurbilekoren bat gatibu duten bitartean, oihu berbera entzungo da kale, plaza, eta basoetan: munduko preso politikoak kalera!

Orriak