Submitted by admin on Og, 2018/01/25 - 15:38
(abajo en castellano)
Kontsigna hau gakoa izan zen 1917ko hilabete zurrunbilotsu horietan. Nicolas II.a tsarrak abdikatu ostean 1917ko martxoan (momentu horretan Errusian zegoen juliotar egutegian otsaila zen) sortutako behin-behineko gobernuan sozialdemokratak parte hartzen ari ziren, liberal eta aristokratekin batera. Boltxebikeen zuzendaritzaren sektore batzuek ere gobernuarekiko adiskidetze jarrera zeukaten. Testuinguru horretan, Leninen Apirileko tesiak obran jasotako planteamenduak gakoak izan ziren boltxebikeen norabidea argitzeko (boltxebikeak barruko korronte nagusia ziren Errusiako Partidu Sozialdemokratan, handik gutxira Partidu Komunista bihurtu zena) baita, hilabete batzuk geroago, Petrogradon boterea hartzea ahalbidetzeko ere.
Submitted by admin on Og, 2018/01/25 - 15:31
Lehenik eta behin, Askapenatik, Kataluniako herri langileari gure zorionik beroena helarazi nahi diogu Kataluniako Errepublikaren aldebakarreko adierazpena aldarrikatzeagatik. Izan ere, herri katalanak azken urteotan aurrera eramandako prozesu osoa irakaspen izugarria izan da Euskal Herri langilearentzat.
Determinazioaren garrantzia erakutsi diguzue, irmotasunaren garrantzia, eta helburuak erdiesteko herriaren bulkada beharrezkoa dela erakutsi diguzue. Ondorioak zeintzuk izango diren jakitun izan arren, egiten ari den bidean sinesten duen herri batek, desobedientziaren bidez, jarritako helburuak lor ditzakeela erakutsi diguzue. Horri esker ireki da 78ko erregimena hausteko aukera.
Submitted by admin on Og, 2017/10/19 - 09:41
Zein da ipar amerikako jatorrizko herrietako errealitatea? Nola defendatzen dira multinazional estraktibisten erasoetatik eta sistema arrazistatik? Ze erresistentzia eta borroka daude martxan?
Standing Rocken oleodukto baten aurkako erresistentzia kanpamenduetan sortu zen DECOLONIZE AMERICA, NATIVE LIFES MATTER bira egiteko iniziatiba. Bertan aktiboki parte hartutako ipar amerikako jatorrizko herrietako 4 gazte militante eta musikarik parte hartuko dute bertan. Bisitatuko dituzten hirietan esperientzia trukaketak eta musika emanaldiak egingo dituzte.
Urriaren 27an Errotxapeako Gaztetxean ezagutu ahalko ditugu eta urriaren 28an berriz Gasteizen izango dira
Submitted by admin on Og, 2017/10/12 - 10:13
Mila arrazoi ditugu Euskal Herrian urriaren 12a ez ospatzeko. Torturatzaileak goraipatzen dira egun honetan, genozidioak txalotu, baina batez ere, 500 urtez herriok bizi izan dugun zapalkuntza ezkutatzen da haien inperialismoa justifikatzeko. Askok argi dugu egun honek zer daraman bere erraietan. Horregatik, egiten ditugu herri eskolak ikastetxeetan. Horregatik mobilizatzen gara, 78ko erregimenaren kontra edota indar polizialak kanporatzeko. Eta nola ez, internazionalista bezala, horrexegatik gogoratzen dugu Abya Yalan gertaturikoa.
Orriak