AGUR ETA OHORE, MARTIN!

Asteartean, hilak 21, Martin McGuinness, Irlandako Sinn Féin alderdiko eta mugimendu errepublikarreko buruzagi historikoa zendu zen. Irlandako historia garaikidean giltzarri izan zen hainbat eta hainbat abagunetan: okupazio militar britainiarrari tinko eutsi eta gatazka odoltsuaren amaierarako harri sendoak ezarri zituen.

Derry herri borrokalarian jaioa, Martin McGuinness gazte gaztetatik bere herriarekiko askatasunaren aldeko borrokarekin konprometitu zen. Ipar Irlandan komunitate errepublikarrei eskubideak sistematikoki ukatzen zizkieten bitartean, gazte andana berrantolatzen hasi zen eta urteetan isilpean egondako IRAk bere ekinbidean salto kualitatiboa eman zuen The Troubles deituko zen gatazka luze eta odoltsuari hasiera emanez. Bloody Sunday-ko gertakariek (1972) Derryko gazte errepublikarrak bizi osorako markatuko zituen eta garai hartan 21 urte izanik ere McGuinness-en lidergoa agerikoa zen.

80 eta 90. hamarkadetan Sinn Féin alderdian bere parte hartzea areagotu egingo da eta konpromiso horrek Ostiral Santuko akordioetan giltzarri izatera eramango du. Akordio honek irlaren iparraldean normalizazio politikorako bidea ireki zuen eta eginiko ibilbideak bere lorak ematen jarraitzen du. Bide berean, Euskal Herriak pairatzean duen gatazka konpontzeari begira bidelagun izan genuen ere McGuinness, bere ikuspegi internazionalistaren seinale.

Askatasunaren aldeko borrokan dena eman zuen, ez alferrik, ordea. Izan ere, Irlanda osoaren batasuna inoiz baino hurbilago gauzatzeko unean aurkitzen da.

Amaitzeko mugimendu errepublikarrari, bere lagun eta senideei gure doluminak eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu. 

Adiorik ez lagun, garaipenera arte baizik!

Tiocfaidh ár lá!

 

Raul Garcia Lineraren hitzaldia zuzenean!

#brigadak2017 kanpainaren baitan, aurkezpen-hitzaldi andana eskeintzen ari gara Euskal Herri luze zabalean. Brigadisten esperientziak, herrialde bakoitzaren egoera eta borroka ezberdinak ezagutzeko aukera paregabea izaten ari gara zita hauetan.

Datorren ostegunean, martxoak 23an, Bolibiako egoera eta prozesu eraldatzailearen erronkak ezagutzeko aukera izango dugu gonbidatu pare gabe batekin: Raul Garcia Linera, bolibiako presidente ordea den Alvaro Garcia Lineraren anaia hain juxtu ere. Hitzaldi hau zuzenean eskeiniko dugu streaming bidez eta gure webgunean ikusgai izango duzue, www.askapena.eus helbidean. Arratsaldeko 19:00tatik aurrera izango da emisioa.

Gogoratu ere #brigadak2017 kanpainan izen emateko epea apirilaren 16an amaituko dela eta ez dela azken unerarte itxaron behar. Apuntatzeko edo informazio gehiago eskatzeko idatzi helbide honetara: brigadak@askapena.eus

30 urte borrokak uztartzen!

Turkiar faxismoari stop! Biji Kurdistan!

Jardunaldi antikolonialak egin dituzte Parisen

Urtero bezala, jardunaldi antikolonialak egin dituzte Parisen eta Euskal Herriarekiko Elkartasun Komitea bertan egon da aurtengoan ere bai, herri kolonizatuekin esperientziak elkartrukatzen: Sahara, Palestina, Herrialde Afrikarrak, Kolonia frantsesak, Maputxeak, Amerikako jatorrizko herriak…


Komite honi urtero egiten zaio tokia Euskal Herriko egoera azaltzeko, bereziki ezker abertzaleko militanteek estatu espainol eta frantsesaren eskuetan pairatzen duten errepresioaz hitz egiteko. Aurten garrantzi berezia izan du libre beharko luketen preso gaixoen egoerak. Urtero bezala, saharauiek esker hitzak elarazi nahi izan dituzte haien borrokarekiko euskal herrian dagoen elkartasuna  eskertzeko.


Jardunaldi hauek aukera ematen dute inperialismoa eta kapitalismoa pairatzen duten herriekin esperientzia trukaketa egiteko eta baita ere euskal herriaren egoera ezagutzen ez dutenei honen berri emateko.

 



Le CSPB s'est rendu comme chaque année au Salon Anti colonial au côté des peuples colonisés: Sahraoui, Palestinien, Pays Africains, colonies françaises, Mapuches, Amérindiens...


Notre place est réservée depuis de nombreuses années pour pouvoir expliquer la situation du peuple basque en résistance et notamment la répression subie par les militants de  la gauche indépendantistes basque par les États français et espagnols. Nous avons insisté cette année sur la situation des prisonniers.ères malades qui devraient regagner leur liberté. Nous sommes chaque année surpris de l'accueil chaleureux du peuple sahraoui qui salue la solidarité du peuple basque envers leur lutte de libération.

C'est un moment d'échange entre peuples subissant l'impérialisme et le capitalisme et c'est également une opportunité unique d'échanger avec des personnes ignorant la réalité du peuple basque.

Orriak