Martxoak 24, ostirala, Gasteizko Korreos parean kontzentrazioa!
(abajo en castellano)
Delegazioaren komunikatua
Egunotan Euskal Herriko Kurdistanekin elkartasuna jorratzen dugun erakundeetako delegazio bat Ipar-Kurdistanen da (Turkiaren menpe dagoen Kurdistanen). Delegazio honen helburua batetik Kurdistango Newroz ospakizunetan parte hartzea zen eta bestetik Estatu turkiarrak Herri Kurduaren aurka burutzen ari den sarraskiaren lekukotza zuzena izatea.
Turkiako gobernuak hamarkadak daramatza errepresioa izugarria ezartzen herri kurdu osoarengan, honek milaka eraildako, desplazatu eta atxilotu eragin ditu.
Lekukotza hori eman ahal izateko Turkiaren menpe dagoen Kurdistanen dabil delegaritza. Aurreko egunetan, delegaritzako kideek Kurdistanen bizi den militarizazio itogarriaren berri eman digute. Gaur (martxoak 23), poliziek kontrol batean gelditu dituzte Euskal Herriko delegaritzako kideak eta bi orduz miaketa sakona egin ondoren hauetako bat atxilotu dute. Atxilotua komisaldegira eraman dute eta epailearen aurretik pasatzeko zain dago. Momentuz, ez dugu informazio gehiago baina delegaritzako beste kideekin kontaktuan jarraitzen dugu.
Honenbestez, salatu nahi dugu Euskal Herriko Delegazioko kidearen atxiloketa eta berehala aske uzteko eskatzen dugu.
Bestetik, salatzen dugu Turkiako gobernuaren guda-estrategia errepresiboa, zuzenbidezko estatu batean onartezina, estatu faxista bihurtzen ari den estrategia alegi. Gogoratu nahi dugu ere apirilaren 16an Turkian izango den sasiko erreferenduma. Ez du legitimitaterik parlamentuko indar guztien berrespena. HDP alderdi politikoko parlamentariak, Turkiako hirugarren indar politikoa kartzelan baitaude. Erreferendum honek Turkiako presidentea den Erdogani eskumen osoa eta mugarik gabeko boterea emango dio, eta estrategia autoritarioa eta errepresiboa azken muturreraino eramatea ahalbidetuko dio.
Euskal Herriko indar politiko eta gizarteari atxiloketa honen aurrean sendo erantzuteko deia egiten diegu ere.
Biji Berxwedana Kurdistan!
Kurdistanekin Elkartasun Ekimena