Urriaren 12an, inperialismoaren aurrean, herriok erresistentzia!

 

 

 

[ ... ]

2022KO BRIGADAK: BOLIVIATIK AZKEN KRONIKA

HURRENGO KRONIKARA ARTE

[ ... ]


Lehenengo emakume taldea 60. hamarkadan sortu zen. Meategietako miseriari eta goseteari aurre egiteko, emakumeek antolatzeko beharra ikusi zuten, Amas de casa mineras taldea sortuz. Bizi-baldintzak gogorrak hobetzearen alde borrokatu zuten, mobilizazio desberdinak burutuz, gose grebak kasu. Zaila izan arren eta batzuetan bere komunitatearen babesa ez izanda  ere, beraien eskaerak onartzea lortu zuten, lehenengo emakume talde erreferentea bihurtuz.

 

Nekazal eremuan, berriz, emakume talde antolatuak 70. hamarkadaren bukaeran sortzen hasi ziren, emakume indigenen sindikatuekin hain zuzen ere. Ildo horretatik, 1980an Confederación Nacional de Mujeres de Bolivia "Bartolina Sisa" eratu zen. Geroztik, antolakunde honek emakume nekazari indigenen eskubideengatik eta haien bazterketa bikoitza salatzeko (emakume zein indigena izateagatik) borrokatu izan du.


Azkenik, feminismoa hirietan zabaltzen hasi zen. Hirietara iritsitako feminismoa mendebaldarra zen, gehienetan ONGek ekarritakoa. Eta hainbat talde feminista agertu ziren, hala nola, Mujeres Creando, talde anarkofeminista.

 

Hasieran, talde honek sortutako performance batzuen ondorioz, oihartzun mediatiko internazionala lortu zuen. Hala ere, Uraren Gerran taldea bitan banandu zen. Alde batetik, Mujeres Creando taldea mantendu zen eta bestetik, Feminismo Comunitario sortu zen. Azken talde honek uste baitzuen feminismoak herria edota komunitatearen alde borrokatu behar zuela.

 

2004an Alianza de mujeres aurkeztu zen. Erakunde honek emakume indigenen eta lan esparru ezberdineko emakumeen sindikatuak, Bartolinak eta Feminismo Comunitario batu zituen Despatriarkalizaziorako Agenda sortu eta indarrean jartzeko.

 

[ ... ]

2022KO BRIGADAK: VENEZUELATIK AZKEN KRONIKA

COMUNA EL MAIZAL: GARAPEN COMUNALA, BLOKEO INPERIALISTA, SANTZIOAK ETA BARNE-KONTRESANAK. EDOZEIN OZTOPOREN GAINETIK, COMUNA ALA EZER EZ!

 


Comunak sozialismoa erditzeko bidea dira, atsedenik gabe borrokatzen diren milioika komunero sozialistentzat. Zelula sozialista horiek izango baitira Venezuelako gizarte berria erdituko dutenak, gaurdanik herri-boterea eraikiz eta ekoizpen-harreman berriak sortuz.

Hala ere, ez dira gutxi iraultza bolibartarrarekin eta Chavezen ondarearekin konprometitutako komuneroek dituzten oztopoak. Alde batetik, blokeo inperialista eta santzioak. Bestetik, estatuaren joera burgesak eta gobernuko sektore jakin batzuen erreformismoa. Horregatik, ezinbestekoa da testuingurua aztertzeko gai direnen lana eta konpromisoa aztertzea, estatu komunal moduan izendatzen duten hortzimuga sozialistari eusten diotenena.

Lan nekaezin horren adibide gisa El Maizal Comuna Sozialista dugu, gaur egun gehien garatutako esperientzia komunaletako bat. Hori dela eta, Maizaleko esperientziatik abiatuko gara funtsezkoak iruditzen zaizkigun gako batzuk garatzeko.

 

El Maizal Comuna Sozialista


El Maizal 2009an sortutako Comuna da eta 24 kontseilu komunalek osatzen dute, Lara eta Portugesa estatuetan kokatzen direnak. Azken urteotan, indar politiko eta ekonomiko garrantzitsua bihurtu da Venezuelan eta ezinbezteko erreferente morala da nazio mailan zein nazioartean.

 

El Maizalek bat egiten du Chavezen legatuarekin, eta autogobernu-unitate gisa ulertzen du Comuna, hau da, jabetza komunalean oinarritutako harreman produktibo berriak garatzeko tresna gisa.

 

[ ... ]

2022KO BRIGADAK: BRASILDIK AZKEN KRONIKA

“MARIELLE VIVE!” AKANPALEKUA BIZIRIK!

 

Brigadaren azken txanpan, “Marielle Vive!” akanpalekuan egun batzuk igarotzeko aukera izan dugu. Sao Paulo estatuan kokatua, Valinhos hirigunetik oso gertu, egun 450 familiek okupatzen duten espazioa da. Ilegaltasunean bizi dira oraindik, agintari publikoek lurraren erabileraren aitortze ebazpenaren zai, asentamentu izaera eskuratzeko helburuarekin. Argi-indar eskasarekin, laborantzarako eraginkorrak ez diren lurrekin eta edateko ura kanpotik ekartzea behartuak, botere ekonomiko, politiko, judizial eta polizialen erasoei aurre egiteko familiek duten indarra liluratuta utzi gaitu. Hona hemen gure omenaldi xumea, elkartasun internazionalista gisa, sistema kapitalistaren aurkako pertsona hauen borroka eta erresistentziak Euskal Herriak ezagutu dezan.

 

[ ... ]

 


    

Orriak