Urriaren 12an, herriok kapitalari erresistentzia!

Urriaren 12a Estatu espainiarraren arraza egun gisa da ezagun. Ospakizun horren bitartez, harro aldarrikatzen dute zenbaitzuk Abya Yalaren inbasioa eta hark zeramana: herrien sarraskia eta kolonizazioa. Dena den, guretzat jai-egun arrotza izan da beti eta hala aldarrikatu izan dugu, hezkuntza zentroetan herri eskolak antolatuz, inperialismoaren erasoak salatzeko mobilizatuz,...

 Aurtengoan, beste behin, urriaren 12a herrion erresistentzien apologia egiteko erabili nahi dugu. Azken urte honek langileria zapaltzen duen sistemaren aurka antolakuntzaren bidez aurre egiteko gai garela erakutsi digu. Horren adibide, hilabete hauetan zehar Txile, Haiti eta Kolonbiako herri langileen konfrontazio zuzena estatuaren aurka. Soilik antolakuntzaren bidez gauzatu daitekeen matxinada begi bistan jarri digute barrikaden lehen lerroan egon diren gazteek, zaintza lanetan ibili diren milaka militantek, herri eta auzoetan oinarrizko baliabideak bermatzeko antolatutako sareek … Finean, herria antolatzen ibili diren milaka konprometituk. Gure askatasuna kaleetan lortuko dugula erakutsi digute borroka horiek. Argi geratu da eragile sozialen antolakuntzaren bitartez garatzen dela herri boterea. Zentzu horretan, autoantolakuntzaren herentzia finena jaso dugu Kubarengandik. Hain zuzen ere Kuba gabe ezer ez zelako berdina izango, aurten aipamen berezia egin nahi diogu inperialismoaren erasoen aurrean kaleak berreskuratzeaz batera, periferiako herrialdeei laguntza ematen jarraitu duelako, berriro ere, internazionalismoaren praktika maila gorenera eramanez.

Urte honetan ere, burgesia inperialistak Abya Yalako herriak zapaltzen jarraitu du: transnazionalek jatorrizko herrien lurrak ustiatzeaz gain, bertan dauden bizilagunen etxeak erre eta espetxeratzen dituzte; erreferente ditugun emakume militanteak erailtzen jarraitzen ditu; lurjabe eta enpresek, paramilitarren bidez, ahotsa altxatzen duen oro tiroz isilarazten du; propaganda zikinaz, abian dauden prozesu iraultzaileak suntsitzen saiatzen dira,... Are gehiago, sarraski horien erantzuletako batzuk etxean bertan dauzkagu, izan ere, Euskal Herrian bada bertako inperialismoa. Hemendik abiatzen dira Abya Yala ustiatzeko tresnak, hemen daude jatorrizko herriak haien lurretatik kanporatzen dituzten enpresak, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren babes eta laguntzaz.

Urte asko daramatzagu egun hau erresistentziarako eguntzat aldarrikatzen, eta badira urte batzuk erresistentzia hori antolakuntzaren bidez egin behar dela irmoki defendatzen. Bada momentua Abya Yalako gure burkideengandik ikasi eta antolakuntzaren bidez herriok borroka egiteko. Euskal Herritik borroka internazionalista garatzen jarraitu behar dugu, elkartasuna antolatuz gure herria askatzeko.

Antolatutako herriok soilik lortuko dugulako garaipena!

Hamaika herri borroka bakarra!   

Afganistan, inperioen hilerria

Talibanen itzulera ulertzeko, lehenbizi ikuspegi eurozentriko eta sinplistetatik ihes egitea komenigarria da, gertakariaren ikuspegi manikeoak baztertuz. Gaur egungo egoerak hainbat faktoretan dauka jatorria.

(...)

Jakinekoa da Eurasiaren kontrola giltzarria dela mundu-mailako hegemoniari begira eta, AEBen interes ekonomikoen ordezkari izan daitezkeen Txina eta Errusiaren gurariak betetzen trebetasuna adierazten badute, protagonismo paregabea lor dezakete talibanek, Zetaren Bide Berriaren proiektuarekin eta Mendebaldearen eragina inguratuz. Bitartean, beraienaren gisako islamismoarentzat bultzada dakar Afganistango gobernua eskuratu izana.

“El Filtro” galdutako prebentziozko elkartasunaren bila

Abuztuaren 24 honetan Montevideoko Filtroko gertakarien 27. urteurrena betetzen da. Kontzientzia internazionalista solidariotik, Uruguaiko herriak eta herri-mugimenduko antolakunde ugarik aldarrikatu zuten Jesus Maria Goitia, Mikel Ibañez eta Luis Lizarralde euskal hiru militanteei herri gisa asiloa emateko eskubidea, Espainiako Erresumak horien estradizioa eskatu baitzuen. Uruguaiko antolakunde, militante eta herritarrentzat hainbat egunetako mobilizazioak ekarri zituen horrek, eta horrekin batera, ehun zauritu baino gehiago eta bi hildako: Fernando Morroni eta Roberto Facal.

AGUR ETA OHORE, SANTRICH!

Arg.: Pakito Arriaran Fundazioa

Min eta amorru handiz jaso dugu Jesús Santrich militante iraultzailearen hilketa kolonbiar Estatu aparatuen eskutik. Santrichek bere militantzia eremu askotan garatu zuen: gerrillan, kulturan (poesia eta bestelako espresio artistikoen bitartez), antropologiaren bidez kolonbiar kultura indigenen ezagutzan... Bere presentzia iraultzailea, esan bezala, kolonbiar herriaren borrokaren eremu askotan ikusi ahal izan genuen, eta horrek egiten zuen Santrich militante iraultzaile integrala. Ezinbesteko diren horietako bat. Jasotzen ari zen eraso eta gezurren aurrean, Santrichek berak bere burua horrela definitu zuen elkarrizketa batean: iraultzaile zintzoa. Eta horrela mantendu zen azken momentura arte, borrokan amore eman gabe eta bere printzipio eta ideietan tinko.

 

Santrichek, marxismo leninismotik, beti aldarrikatu zuen Latinoamerikaren askapena amerikar herrien askapenetik etorriko zela, hori zela modua AEBen inperialismoarekin amaitu eta mende luzez ezarri den zapalkuntzarekin amaitzeko. Horrek, ezinbestean eraman zuen Santrich militante internazionalista izatera eta goxotasunez munduko herrien borrokak besarkatzera, tartean hainbeste maite zuen Euskal Herria. Zer esanik ez palestinar herriarekiko eta bere borrokarekiko sentitzen zuen gertutasuna, beti kufiya soinean, herri horrekiko maitasunaren seinale.

(...)

Garaipenera arte, compañero!


Agur eta ohore, Santrich!

 

Orriak